Goi Eskola Politeknikoak gradu, master eta doktoregoko diplomak banatuko dizkie 942 ikasleri, ondoz ondoko bi ekitalditan

Atzealdea

Goi Eskola Politeknikoak gradu, master eta doktoregoko diplomak banatuko dizkie 942 ikasleri, ondoz ondoko bi ekitalditan

DIPLOMA BANAKETA

Goi Eskola Politeknikoak gradu, master eta doktoregoko diplomak banatuko dizkie 942 ikasleri, ondoz ondoko bi ekitalditan

Diplomak banatzeko ekitaldia Donostiako Kursaalen egingo dira, urriaren 14an eta 15ean.

2021·10·15

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak bi ekitaldi jarraian egingo ditu aurten, 2019 eta 2020ko gradu, master eta doktorego ikasketak amaitu dituztenei diplomak emateko. Guztira, 942 ikasle. Izan ere, pandemia dela eta, ikasle horiek aurten arte itxaron behar izan dute diploma ofiziala jaso ahal izateko, eta, horregatik, ospakizuna bi egunetan banatu da. Ekitaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, youtubetik.

Bi ekitaldiak Donostiako Kursaalean izango dira, 18:00etatik aurrera. Atzo, hilak 14, masterreko 338 ikaslek jaso zituzten diplomak, horietako 150 ikasle 2019ko promozioak dira, eta 2020ko promoziokoak aldiz 188. Doktoregaien kasuan 35 pertsonek jaso dute diploma, 2019ko promoziokoak 13, eta beste 22 ikasle 2020ko promoziokoak. Eta gaur, ostirala, graduko ikasleen txanda izango da, 569 ikasle guztira – 269 2019ko promoziokoak eta 300 2020ko promoziokoak). Bi ekitaldietan parte hartuko dute Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Carlos Garcia Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokorrak eta Nekane Errasti Eskolako koordinatzaile akademikoak. Gainera, ostegunean, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ere parte hartu zuen.

Diplomak banatzen diren bitartean, Mondragon Unibertsitatearekin lotura duen pertsona baten hitzaldia ere izango da, graduatuei mezu motibatzailea helarazteko, hain zuzen ere Txomin Garcia Laboral Kutxako presidentearena eta Iñigo Lazkanotegi Tecnaliako proiektuen koordinatzailearena.

Zorionak guztioi!

GRADU-DIPLOMEN BANAKETAKO ARGAZKIAK

MASTER DIPLOMEN ETA DOKTOREGO PROGRAMAREN BANAKETAKO ARGAZKIAK