Eskola Politeknikoko II. Ekintzailetza azoka online formatuan garatu da Lanbide Heziketako ikasleen artean

Atzealdea

Eskola Politeknikoko II. Ekintzailetza azoka online formatuan garatu da Lanbide Heziketako ikasleen artean

AZOKA

Eskola Politeknikoko II. Ekintzailetza azoka online formatuan garatu da Lanbide Heziketako ikasleen artean

Heziketa Zikloetako 60 ikaslek hartu dute parte azokan.

2021·02·10

$titulo.getData()


Covid-19ari aurre eginez, ekintzailetzak aurrera darrai Lanbide Heziketako ikasleen artean. Horrela, otsailaren 4ean egin zen Goi Eskola Politeknikoan Ikasenpresa azokaren II. edizioa eta bertan parte hartu zuten Goi Eskolako 5 zikloetako ikasleek, 23 taldeetan banaturik. Azokaren funtsa da bertan ikasleek Enpresa eta Ekimen Sortzailea ikasgaian landutako negozio ideia bat proposatzea.

Ikasleek aukera izan zuten era berean Tknikak Ikasenpresa proiektuaren baitan antolatu zuen azoka birtualean parte hartzeko, non Euskadiko Lanbide Heziketako 100 Eskoletako ikasleek euren proiektuak streaming bidez aurkeztu zituzten. Guztia, Tknikaren YouTube kanalean ikusgai egon zen zuzenean.

Proiektu aniztasun handia

Ikasenpresa azokak proiektu ekimen interesgarriak aurkeztu ditu; hala nola txirrindu tradizionalak txirrindu elektriko izatera transformatzea, lo egiteko koltxoiaren tenperatura pertsona bakoitzak koltxoiaren bere aldea bere beharretara egokitzea bikoteen artean egon daitezkeen liskarrak saihesteko, molde pertsonalizatuak ekoiztea, entzumen arazoak dituzten oinezkoek aparkalekuetan istripurik ez edukitzeko sistema, bizkarreko motxiletan karga distribuitzen duen sistema edota etxebizitza tradizionaletan domotika inkorporatzen duen zerbitzua.

Euren artean, azoka bisitatutako pertsonek proiektu interesgarriena zela iritzi zuten, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Iker Carrasco, Mikel Markinez eta Jon Castillo ikasleek sortutako industriarako pertsonalizatutako moldeak diseinatu eta eraikitzen dituen, MOLDES C.M.C. izeneko enpresa proiektua.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eskainitako goi mailako heziketa zikloak hauek dira: