Pello Larrañagaren tesi defentsa

Atzealdea

Pello Larrañagaren tesi defentsa

TESIA

Pello Larrañagaren tesi defentsa

Tesiaren Izenburua: Microsegregation influence on pearlite precipitation in ferritic heavy section ductile iron castings. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2018·11·12

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Microsegregation influence on pearlite precipitation in ferritic heavy section ductile iron castings
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Iñaki Hurtado Hurtado y Jacques Lacaze
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Doru Michael Stefanescu (University of Alabama)
    • Mahaikidea: Jon Sertucha Pérez (Azterlan)
    • Mahaikidea: Dierk Cornelius Hartmann (University of Applied Science, Kempten, Germany)
    • Mahaikidea: Manuel de Jesús Castro Román (Castech S. A)
    • Idazkaria: Gurutze Arruebarrena Lizarralde (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Guztiz ferritikoak izan behar diren burdinetan fase perlitikoa agertzea oso kaltegarria da, batez ere nekea eta talka erresistentzia bezalako propietateetan duen kaltegarriagatik. Fundizio grafitiko nodularretan prezipitazio perlitikoak sustatzen dituzten faktore nagusienak nodulu dentsitatearen eskasia eta segregazio fenomenoak izan ohi dira. Nodulu dentsitate bajuak hozketa abiadura moteletan ematen dira. Honek esferoideen arteko distantzia handiagoa izatea eragiten du eta, aldi berean, matrizetik grafitoetarainoko karbonoaren difusioa oztopatzen du. Segregazio fenomenoek solidotze prozesuko azken guneetako burdin likidoaren konposizio kimikoan aldakuntza nabarmenak eragin ditzakete, transformazio eutektiko eta eutektoideko azpi-hozteak eraldatuz. 

Osotasunean ferritikoak izan beharko liratekeen aleazioetan segregazio fenomenoak eta hauen eragina perlita fasearen sorkuntzan ikertzeko, uhin-luzeraren X-izpien dispertsio espektrometrian (Wavelength Dispersive X-ray Spectroscopy - WDS) oinarritutako ikuskatze aurreratuko teknika erabili da. Teknika honen bitartez, baldintza onenetan, %0,02 arteko elementuen kontzentrazioak antzematea posible da. 

Aleazio berbera erabilita alde desberdineko kuboak (30-300 mm) sortu dira. Perlita prezipitatu den bi nodulu grafitikoen artean mikrosegregazio analisiak egin dira energiaren X-izpien dispertsio espektrometria (Energy Dispersive X-ray Spectroscopy – EDS) eta aipatutako WDS teknikak erabilita. Si, Mn eta Cr-ren mikrosegregazio patroia analizatzea lortu da: nodulu grafitikoetatik gertu dagoen matrizea Si-z aberastuta aurkitzen da eta Mn eta Cr-az, aldiz, urri. Azken solidotze guneetan, ordea, kontrako fenomenoa ematen da. Hala ere, tamaina handiko grafitoen inguruko matrizeetan lortutako balioek, tamaina txikikoenekin alderatuz zenbait desberdintasun aurkezten dituzte. 

Mikrosegregazio modelo bat erabili da Scheil ekuazioarekin batera eta esperimentalki lortutako ereduarekin alderatu dira. Bi eredu hauek ez dira gai perlita prezipitatua izan den bi noduluen artean esperimentalki neurtutako konposizio kimikoan ematen diren aldakuntza latzak antzemateko. Ezta ere tamaina desberdineko grafitoen ingurutan konposizio kimikoan esperimentalki neurtu diren desberdintasunak nabaritzeko. Honela, mikrosegregazio ereduen esparruan garapen zabalagoa egiteko aukera dagoela ondorioztatzen da.