Ondiz Zarragaren tesi defentsa

Atzealdea

Ondiz Zarragaren tesi defentsa

Tesia

Ondiz Zarragaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Brake-clutch squeal prediction and suppression. SOBRESALIENTE CUM LAUDE eta Mención Doctor Internacional kalifikazioak lortu ditu.

2016·12·19

$titulo.getData()


Laburpena

Lan honetan balazta-enbrage unitate konbinatuetan agertzen den squeal izeneko frekuentzia altuko zarata aztertzen da. Horretarako, aurrenik balazta-enbragearen eredu sinplifikatu bat garatu da, bai teorikoa zein esperimentala, eta, bigarrenez, squeala sistema errealean modelizatu da.

Eredu sinplearen elementu finitutako eredu bat garatu da eta squeal saiakuntzak burutu dira ereduak squeala aurreikusteko duen gaitasuna balioztatzeko asmoz. Behin eredua nahiko zehatza izanik, zarata kentzeko aldaketa estrukturalak proposatu eta baloratzeko errezeptantzia funtzioan oinarritutako metodologia bat diseinatu da. Metodo honi esker squeala kentzea posible izan da.

Ondoren, balazta-enbragearen sistema osoaren eredu bat garatu eta balioztatu da. Azkenik, aldaketa estrukturalak proposatzeko metodologia sistema errealari aplikatu zaio.