Elkardesign proiektuaren gida eguneratua publikatu du diseinu berrikuntza zentroak

Atzealdea

Elkardesign proiektuaren gida eguneratua publikatu du diseinu berrikuntza zentroak

PROIEKTUA

Elkardesign proiektuaren gida eguneratua publikatu du diseinu berrikuntza zentroak

Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du eta bere helburua da Gipuzkoako enpresak diseinu estrategikoan ahalduntzea.

2021·07·21

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroak urteak daramatza enpresa eta erakundeekin lanean diseinuaren ikuspegi estrategikoa ikusarazteko asmoz. Kolaborazio horietako emaitzetako bat ELKARDESIGN proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak babesten duena hain zuzen ere.

Proiektu honen baitan, Gipuzkoako lau enpresek Diseinu Estrategikoa euren erakundeetan integratu dute eta esperientzia honi esker, gida berri bat argitaratu berri da lan eredu eta arrakasta kasuen azalpenekin. Proiektuan parte hartu duten enpresak Ausolan, Logikaline, Laboral Kutxa eta Galbaian dira baino askotariko enpresei zuzenduta dago, hala nola enpresa industrialak, zerbitzu-enpresak, erakunde publikoak etab.

Diseinuaren kudeaketa errazten dituzten pausoak ondorengoak dira eta gidan sakontasunez azaltzen dira:

  • Diseinu ahalmenak integratzeko lan markoa
  • Diseinu Estrategikoan ahalduntzeko bost urratsetan banatutako prozesua
  • Diseinu Estrategikoaren inpaktua enpresan identifikatzeko eredu bat

Gipuzkoako enpresen eskura

Gida praktiko hau Gipuzkoako enpresa guztien eskura uzten da beraien lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa erabil dezaten. Gida oinarri hartuta sektore eta errealitate propiora egokituaz emaitza onak lor daitezkeela bermatzen dugu.

Gidaren inguruan galderak edo kontsultak egin nahi izanez gero, idatzi dbzmondragon@mondragon.edu helbidera.

pdf

Guía del proyecto elkardesign

Testigantzak

Babeslea