Aeronautikan baliatzen diren metalezko materialen propietateei eta metalurgiari buruzko ikastaroa

Atzealdea

Aeronautikan baliatzen diren metalezko materialen propietateei eta metalurgiari buruzko ikastaroa

IKASTAROA

Aeronautikan baliatzen diren metalezko materialen propietateei eta metalurgiari buruzko ikastaroa

Ikastaroa HEGANek antolatzen du –Basque Aerospace Cluster- eta Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikertzaileek emango dute

2019·11·05

$titulo.getData()


Azaroaren 19 eta 20an, Goi Eskola Politeknikoko Mekanika eta Ekoizpen Industrial departamenduko irakasle-ikertzaile batzuek profesionalentzat formakuntza ikastaroa emango dute “Aeronautikan baliatzen diren metalezko materialen propietateei eta metalurgiari buruzko ikastaroa” goiburuarekin eta HEGANek antolatua (Basque Aerospace Cluster).

Saioak 8:30etan hasita 18:00ak arte izango dira eta Bizkaiko Teknologia Parkearen (Zamudio) 101 eraikinean izango dira. Ikastaroa zuzenduta dago aeronautikako sektore metalmekanikoan bai ekoizpen bai diseinuan aritzen diren pertsonei eta xede du bertaratuek uler ditzatela aeronautikan baliatzen diren metalezko materialen barne ezaugarriek eta propietateek duten eragina justifikatzen duten arrazoiak material hauek euren prozesatzean zehar duten jokaeran. Horretarako deskribatuko dira metalurgiaren oinarri teoriko orokorrak eta intereseko aeronautikan (Ni oinarriko super-aleazioak eta Ti aleazioak) erabiltzen diren material metalikoen ezaugarri mekaniko eta fisikoak, hauek harremanetan jarriz oinarri teorikoak material hauek prozesamenduan duten jokaerarekin (mekanizatua, konformatzea).

Hizlari gisa arituko dira Errendimendu Altuko Mekanizatu ikerketa taldeko ikertzaileak eta Material Konformatze Prozesu Aurreratuen ikerketa taldekoak, Mondragon Unibertsitatekoak denak eta esperientzia zabalekoak deialdi ezberdinek finantziaturiko proiektuetan (herrialdekoak, estatukoak, europarrak) eta sektore aeronautikoarekin eginiko ikerketa eta transferentzia kontratu ezberdinetan.

Informazio gehiago eta izen-ematea

Twitter: @hegancluster

Linkedin