Industria Kudeaketako Ikastaro Aurreratuaren edizio berria

Atzealdea

Industria Kudeaketako Ikastaro Aurreratuaren edizio berria

IKASTAROA

Industria Kudeaketako Ikastaro Aurreratuaren edizio berria

Goi Eskola Politeknikoak industriako kudeaketa eta antolaketari buruzko beste ikastaro bat eskainiko du Goierrin

2021·01·08

$titulo.getData()


Profesionalei zuzendutako Industria Kudeaketako Ikastaro Aurreratuaren 2021ko edizioa Goierriko Campusean emango da, 2021ko otsailearen 17tik urriaren 15era bitartean. Ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan emango da, arratsaldez, eta bere helburu nagusia da jardunean dauden profesionalei lehia ingurune berrietako Industria Kudeaketaren gaineko ikuspegi osoa ematea. Horretarako, ikastaroak modulu hauek ditu:

  • Ekoizpen doitua
  • Ekoizpen prozesuen arrazionalizazioa
  • Ekoizpenaren kudeaketa
  • Fabrikazioko kalitatea
  • Proiektuen Kudeaketa
  • Pertsonen kudeaketa
  • Kostu eta inbertsioen analisia
  • Zure enpresan ezartzeko proiektua

Interesatuta dauden pertsona guztientzat, datorren otsailaren 4an aurkezpen mintegi bat egingo da, Goierri Eskolak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean antolatutako ikastaroaren xehetasunen berri emateko. Jardunaldi horretan, norbait ikastaroaz interesatuta balego, ikastaroaren edukiaz, egutegia eta, batez ere, formatuaz informazioa emango litzaioke. Horrez gain, galderak egiteko aukera egongo da, edozein eratako zalantzak argitzeko.

Ikastaroa, gero eta finkatuagoa

2020an ere eman zen Industria Kudeaketako Ikastaro Aurreratua, eta abenduaren 16an ikastaroan egindako proiektuak aurkeztu ziren. Ikastaroan parte hartu zuten profesionalek lehenik zati teorikoa barneratu zuten, gero beren enpresetan hobekuntza proiektu bat ezartzeko, beren erakundearen beharrei eta erronkei erantzuteko. Enpresetan proiektu horiek lantzeak ahalbidetu du, batetik, ikasitako guztia praktikan jartzea ziurtatzea eta, bestetik, enpresari balio erantsi bat ematea, beren eguneroko erronkei erantzuna emanda. Abenduaren 16an bertan, aurreko edizioko parte hartzaileek beren proiektuak aurkeztu zituzten eta zegokion diplomen banaketa egin zen, horrela 2020ko edizioa itxita.