Doktoretza tesi onenaren saria jaso du Aitor Arrietak SISTEDES 2019 konferentzian

Atzealdea

Doktoretza tesi onenaren saria jaso du Aitor Arrietak SISTEDES 2019 konferentzian

KONFERENTZIA

Doktoretza tesi onenaren saria jaso du Aitor Arrietak SISTEDES 2019 konferentzian

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan garatu du Aitorrek doktoretza tesia eta gaur egun, irakasle eta ikerlaria da Sistema eta Software Ingeniaritzaren ikerketa taldekoan

2019·09·25

$titulo.getData()


Software Ingeniaritza eta Softwarearen Garapen Teknologien Elkarteak SISTEDES 2019 konferentzia ospatu zuen Caceresen irailaren 4an. Jardunaldian bertan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikertzaile den Aitor Arrietak doktoretza tesi onenaren saria jaso zuen, SISTEDES esparruan garatutako “Simulation-Based Testing of Highly Configurable Cyber-Physical Systems: Automation, Optimisation and Debugging” lanagatik. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan burutua, Goiuria Sagardui eta Leire Etxebarriak zuzendurik.

Aitorrek, sari banaketaren ondoren, hitzaldi bat eskaini zuen ikertzaile gisa bere ibilbidearen hasieran bizitakoa kontatuz. Besteak beste, gainditu behar izan zituen zailtasunak eta bidean ikasitakoa azalduz, baita ikertzaile taldeko beste kide batzuen aldetik jasotako laguntza ere.

Zorionak Aitor!