Eskaintzen ditugun zerbitzuak

Zer eskaintzen dugu TEKINen?

  • Ekintzailetasunaren arloa ezagutu nahi duzu?
  • Negozio ideia bat duzu eta bere potentziala aztertu nahi duzu?
  • Pausu bat eman nahi duzu eta ideia horri ekin?
  • Enpresa ideia berriak sortu eta garatu nahi dituzu zure erakundean?

TEKINek oinarri teknologikoa duten ideia onenak lortu nahi ditu eta azpiegitura, aholkularitza eta formazioa eskainiz lagundu. Hau guztia, zure ideiaren arrakastarako aukerak handitzeko.

TEKINek honako hau eskainiko dizu: aholkulariak, aditu batzordeak eta diziplina anitzeko aholkularitza. Mintegiak ekintzaileekin, enpresak sortzeko eta kudeatzeko formazioa, baita ere, gure ekosistema ekintzaileko agenteekin harremanetan jartzeko euskarriak, zure proposamena enpresa proiektu batean gauzatu dadin.

Ekintzailetasunarekiko sentsibilizazioa

 GEP-MUko hezkuntza eredua PBL metodologian (proiektuetan oinarritutako irakaskuntza) oinarrituta dago, zeinaren helburua den konpetentzia teknikoak lantzeaz gain, zeharkako konpetentziak ere lantzea. Ikasle bakoitzak bi proiektu egiten ditu ikasturte bakoitzean, zeintzuk gaur egungo enpresetan dauden arazoei konponbidea bilatzera zuzenduta dauden. Ikasleek mota guztietako asmakizunak proposatzen dituzte behar hauek asetzeko eta batzuk potentzial handiko enpresa ideiak dira.

Oinarri honetatik abiatuta, TEKINek espiritu ekintzailea sustatzeko jarduera osagarriak garatzen ditu GEP-MUn. Jarraian aurretik aipatutako zerbitzuak deskribatzen dira:

  • Enpresa ideia berriak sortzera eta hauek garatzera bideratutako PBLak.
  • Unibertsitatean, nahiz enpresan negozio planak egiteko KAPak (Kurtso Amaierako Proiektuak).
  • Hitzaldi zikloa: esperientziak partekatu edo trukatzeko ekintzaileekin jardunaldi dinamikoak.
  • Sormen eta ekintzailetasun tailerrak, non hainbat metodologien bidez ekintzailetza prozesuaren faseak lantzen diren.
  • Berariazko Prestakuntza/Training-a, non ekintzailetza prozesuaren inguruko ezagutza pilulak ematen diren.
  • Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa (EKITEN).
  • Ekintzailearen eguna, urtero ikasleentzako ekintzailetasunarekin lotutako tailer eta hitzaldiak egiten dira.
  • Ideien postontzi birtuala, non GEP-MUrekin harremana duen edozein enpresak bere ideia bidali dezakeen, ondoren garatua izan daitekeelarik.

Ekintzailearentzako zerbitzuak

Ekintzailetza prozesu guztian zehar, beharrezkoa da ekintzaileak zenbait trebetasun jasotzea momentuan dagoen etaparen arabera. Horretarako, TEKINek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu ekintzaileak prozesuaren etapa bakoitzean izan ditzakeen beharretara zuzendutakoak. Jarraian zerbitzu hauek zeintzuk diren irakurri ditzakezue:
  • Berariazko Prestakuntza/Training-a, non ekintzailetza prozesuaren inguruko ezagutza pilulak ematen diren.
  • Tutoretza, laguntza eta aholkularitza ekintzailetza prozesu guztian zehar; negozio plana eginez, plan ekonomiko-finantzarioa eta abar.
  • Finantza baliabideak, teknologikoak eta formazio baliabideak bilatzeko laguntza.
  • Proiektuaren garapenerako garrantzitsuak diren enpresa, erakundeen… kontaktua ematea.
  • Ideia propiorik ez duten ekintzaileekin negozio ideien matching-a.