Ezagutu nahi gaituzu?

Nortzuk gara

TEKIN Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile eta irakasle talde txiki batek osatzen dugu. Sentsibilizatuta gaude enpresa berritzaile eta oinarri teknologikodun enpresak sortzeko beharrarekin, hau baita berrikuntza eta ezagutza teknologikoa Euskal Herriko enpresa-ehunari transmititzeko mekanismoa.

Kideen profila

  1. Jaione Ganzarain: Industria Ingeniaritzan doktoretza “Sareko lanaren balioa Unibertsitate Ekintzaile Ereduaren euskarri gisa” gaiaren inguruan. Proiektuen Zuzendaritza eta Etengabeko Prestakuntza jarduerak EAEko hainbat industri enpresentzat. Aurreko lan-esperientzia CCTT Tekniker.
  2. Juan Ignacio Igartua: Europako Doktorea Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren eskutik, MPhil in Production Engineering Nottingham Trent University-n eta Project Management Professional (PMP); 1992tik Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakaslea da, eta bere irakasle jarduera berrikuntzaren kudeaketan eta industria politikan kokatzen da. Duela gutxi, 2009. urtean, proiektu bat amaitu du SPRIrentzat, Euskadiko enpresetan berrikuntzaren kudeaketaren egoerari buruzko azterketa hain zuzen.
  3. Leire Markuerkiaga: Industri Antolakuntzako Ingeniaria Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun Ekintzailetasun Akademiko Teknologikoari buruzko doktoretza-tesia garatzen ari da. 2009an EKITEN enpresa ideia lehiaketako irabazlea da eta Arrasateko CEIn garatu zuen ideia.
  4. Maider Zabala: Industri Antolakuntzako Ingeniaria Mondragon Unibertsitatean. Mondragon Unibertsitateko Mekanika eta Ekoizpen Industriala departamentuko irakaslea berrikuntza eta ekintzailetasunaren arloan.
  5. Nekane Errasti: Doktorea Mondragon Unibertsitatearen eskutik. 2003tik Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan garatzen du bere jarduera. Bere irakasle jarduera Berrikuntza eta Ekintzailetasunaren arloan garatzen du; eta ikerketa jarduera berrikuntzaren kudeaketan eta antolakuntza berrikuntzan. Enpresako aurreko lan-esperientzia: ASMOBI, S.L., Kalitate departamentuko arduraduna eta MAKRO,S.L., Produktu departamentuko arduraduna.

Gure helburuak

  • Ekintzailetasunaren kultura zabaldu: GEP-MUko langileen artean ekintzailetasuna sustatuz.
  • Enpresa ideia berriak identifikatu: GEP-MUko langileen artean negozio ideiak sortuz eta identifikatuz.
  • Ekintzaileei lagundu: oinarri teknologikoa duten enpresak sortzeko laguntza zerbitzuak eskainiz, ekintzailetza prozesuaren hasierako faseetan aholkularitza eskainiz.