3R GAZTEA

Orientaziorako, Aktibaziorako eta Lan-intermediaziorako programa

Bizkaiko Foru Aldundiaren lan-aukerak sustatzeko programaren barruan -Lan Berria-, 3R GAZTEA programa ezarri da, kualifikazioa duten 30 urtera arteko gazte langabeekin esku-hartze goiztiarreko programa, lehen lan-esperientzia lor dezaten.

Testuinguru honetan, Mondragon Unibertsitateak abian jarri du programa horretan parte hartzeko deialdia, unibertsitate-ikasketak egin dituzten Bizkaiko egresatuei zuzendua.

3R GAZTEA programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatzen eta finatzatzen du.

 

 Deialdia

 

3R GAZTEA programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak

  • Mondragon Unibertsitateko gradu edo unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortu izana.
  • Era berean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta Oñati Gestio Eskolako Goi Mailako Heziketa Zikloetako graduatuek ere parte hartu ahal izango dute programan.
  • Programa hasi baino lehen 30 urte bete ez izana.
  • Lanbide/Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea langabezia edo enplegu-hobekuntza egoeran.
  • Programa hasten den egunean Bizkaian erroldatuta egotea.

Eskariak aurkeztea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • NANaren fotokopia
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotearen ziurtagiri eguneratua.
  • Euskal Enplegu Zerbitzua enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Eskaera formularioa

Eskaera formularioa 2022ko otsailaren 28rarte egongo da zabalik

Eman izena