Zer da doktoregoa?

Doktorego Programa

Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (urte bat luzatzeko aukerarekin).

Jarduera partzialean: 5 urte (2 urtetan luzatzeko aukerarekin).

Campusa

Eskoriatza

Plazak

14 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1220190, type=text, options=[]}

PDF Catálogo

Zer da Doktoregoa

Doktorego-programa Mondragon Unibertsitatea eta Universitat de Vic–Universitat Central de Catalunyaren arteko lankidetzatik sortu da, eta diseinatuta dago baliabideak eta sinergiak bateratzeko, historia, balio eta ezaugarri oso antzekoak dituzten bi unibertsitate hauen artean. Programak doktoregai guztien eskutan jartzen ditu haiek behar ditzaketen zerbitzu eta azpiegiturak, ikerketa gauzatzeko.

Doktoregaiarentzat, prozesua hasten da doktorego-programa honetan ematen duenean izena, eta hiru urteko iraupena du, prozesua lanaldi osoan eginez gero (epe hori beste bi urtez luza daiteke kasu berezietan). Aldiz, lanaldi murriztuan eginez gero, prozesuak bost urte irauten du (eta beste hiru urtez luza daiteke kasu berezietan).

Doktoregaiak urtero eman beharko du izena doktorego-programan. Prozesuaren hasieran, tutore bat esleituko zaio, eta berak bideratuko du doktoregaia eta lagundu egingo du haren jarraipenean. Programak zuzendari bat edo batzuk ere esleituko dizkio doktoregaiari, hiru hilabeteko epean, gehienez.

Doktoregaiak, tutorearen eta zuzendariaren laguntzaz, Ikerketa Plana (IP) egingo du urtero; bertan azalduko du ikerketa-lana osoki garatzeko plangintza estrategikoa, eta orobat, ikasturteari dagozkion ikerketa- eta formazio-jarduerak jasotzen dituen urteko plangintza. Era berean, tutorearen eta zuzendariaren laguntzaz, Jardueren Dokumentu Pertsonalizatua (JDP) osatuko du; bertan jasoko dira doktoregaiak ikasturtean zehar egiten dituen jarduera guztiak, dokumentuz justifikatuta. JDPa kualitatiboki ebaluatuko da doktore-tesia defendatzean.

Nazioarteko Doktorea izendapena lortu nahi izanez gero, doktoregaiak hiru hilabete edo gehiago eman beharko ditu Espainiar Estatutik kanpo dagoen ikertegiren batean edo goi-hezkuntzako erakunderen batean. Tesia defendatzeko, kontuan izan beharko du doktorego-programa honek duen araudia halako kasuetarako.

Tesia amaitutakoan, eta dagozkion izapideak burututakoan, doktoregaiak publikoki defendatuko du bere tesia izendatutako epaimahaiaren aurrean, eta programa honen arautegiari jarraiki.

Plaza-kopurua

  • Programaren barruan, 14 plaza eskainiko dira urtero.

Doktorego-programako batzorde akademikoa

  • Koordinatzailea: Iñaki Larrea.
  • Batzordekideak: Karmele Perez, Ainara Imaz eta Nagore Ipiña.

Ikasleentzako Arreta

Unibertsitatea baino gehiago gara