Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)

Plazak

80 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045920, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Mugikortasuna eta nazioartekotzea

Atzerrian lan egiten duten langileak, trebakuntza-maila handikoak, behar dituzte goi-mailako teknologiadun enpresek. Mondragon Unibertsitateko Mugikortasun eta Nazioartekotze Programak hori guztia eskaintzen dizu

Erasmus eta Sicue bekek aukera ematen dizute graduaren azken urtea munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batean ikasteko. Bestalde, Ingeniaritza Mekatronikoko profesional gisa lan egin ahalko duzu Asia, Europa, Amerika eta Ozeaniako puntako enpresetan, Gradu Bukaerako Lana egiten duzun bitartean.

Ikasturtea Titulazioa Atzerrian ikasi Proiektua Atzerrian MUGIKORTASUNA GUZTIRA
2019-2020 Mekatronikoko Ingeniaritza Gradua 0,0 % 18,2 % 18,2 %

Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak

Nahi duzun lanpostu hori eskuratzeko aukera izango duzu

Etorkizunean baliagarria izango zaizun harreman-sare zabala osatuko duzu

 

Autonomia eta ekimen-maila handiagoak izango dituzu lanean

Maila ona hartuko duzu beste hizkuntza batzuetan

Mondragon Unibertsitatearen mugikortasun-programak

Mugikortasuneko eta nazioartekotzeko hainbat programa baliatu ahal izango dituzu, honako helburu hauekin:

  • Zure graduko ikasketak osatzea.
  • Graduondoko titulazio bat lortzea.
  • Lan-esperientzia bat bizitzea.
  • Gradu Bukaerako Lana egitea.

Erasmus bekak

Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako unibertsitate ospetsuetan ikasteko aukera izango duzu, eta egiten dituzun kredituak zure "learning agreement" delakoan jasoko zaizkizu.

Atzerrian ikasi ahal izateko:

  • 1. eta 2. mailetan izan dituzun notak hartuko dira kontuan.
  • Atzerriko hizkuntzetan duzun maila ebaluatuko da.
  • Zure portaera baloratuko da.

Gradu Bukaerako Lana eta atzerriko praktikak

Esperientzia bikaina da atzerrian lan egitea, eta kultura berriak ezagutzeko bide ezin hobea. Denek ez dute izaten horretarako aukera; zuk, ordea, bai. Industriaren sektoreko puntako enpresak dauden herrialdeetara joan zaitezke, eta haietan egin praktikak edo gradu-bukaerako lana.

 

Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu Mekatronikoko Ingeniaritza?

  • Finlandia
  • Suedia
  • Polonia
  • Eslovaquia
  • Estonia
  • Italia
  • Suitza
  • Mexiko
  • Frantzia
  • Danimarka
  • Polonia
  • Txekiar Errepublika
  • Txina

Unibertsitatea baino gehiago gara