Sarrera profila

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Mekanikoan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Goierri

Plazak

110 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045194, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

SARTZEKO PROFIL GOMENDATUA

Sartzeko bi profil egoki identifikatu dira: alde batetik, aurretik Batxilergo ikasketak eginda Gradura sartzen diren ikasleak; eta bestetik, Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasketak eginez sartzen direnak.

Batxilergotik sartzen diren ikasleak

Teknologia edo Natur Zientziak eta Osasun arloko batxilergoa (LOGSE izanez gero) egin izana gomendatzen da eta Zientzia eta Teknologia arloko batxilergoa (LOE izanez gero).

Goi Mailako Lanbide Heziketatik sartzen diren ikasleak

Ikasketa hauekin antzekotasuna duten Goi Mailako Prestakuntza Zikloak egitea gomendatzen da.

 

IKASLEEN PROFIL KOMUNAREN EZAUGARRIAK, SARBIDEA EDOZEIN IZANDA ERE

Ikasketen ardura duen Goi Eskola Politeknikoko politika linguistikoa kontuan hartuz, ikasleek kredituen %60 inguru euskaraz egitea aurreikusi da, %20 inguru gaztelaniaz eta gainerako %20 ingelesez.

Hori dela eta, komenigarria da ikasleek aurretik hizkuntza konpetentzia hauek izatea:

HIZKUNTZA IRAKURRI HITZ EGIN IDATZI
Euskara C1* C1 C1
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2* B1* B2

*Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komunak ezarritako mailak: Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa.

Euskara eta gaztelania hizkuntzen mailari dagokionean atal honetan adierazitakoa hori izan arren, Unibertsitateak ez du aurreikusten maila neurtzeko sartzeko azterketarik ezartzea eta ez da onarpen irizpide baztertzailea izango. EAEko hizkuntza ofizialetako bat (edo biak) jakin gabe ikasketetara sartzea nahi duten ikasleek,- adibidez atzerriko ikasleek (Erasmus mugikortasun programan parte hatzen duten ikasleak izan ezik)-, egin ahal izango dute, baina Unibertsitateak ez du aurreikusten hizkuntza hauek ikasteko irakaskuntzarik ikasketa Planean. Beraz ikasleak eurak izango dira (autoerregulazio ariketa eginez) ikasketetara sartu ala ez erabakiko dutenak daukaten mailaren arabera eta bere kontura hizkuntza/k ikasteko egiteko prest dauden gainerako esfortzuaren arabera, Unibertsitatetik kanpo.

Ingelesaren kasu zehatzean, EAEn ofiziala ez den hizkuntza denez, ikasleak ikasketetara sartzean dagokion titulu edo ziurtagiriaren bidez ziurtatu ahal izango du hizkuntzaren ezagutza, edo bestela, bere ezagutza maila identifikatuko duen proba bat egin. B1 maila ziurtatzen ez dutenek, zientzia eta teknikarako Ingeleseko ikasgaia egin beharko dute (edo baita ingelesez testu zientifiko-teknikoen erredakzioa ere, 1. Mailan bigarren seihilekoan egindako proba batean bidez B1 maila ziurtatzeko). Hau da, kasu honetan, Unibertsitateak hizkuntzaren ikasgaia egiteko derrigortasuna ezartzen du ondoren hizkuntza horretan emango diren ikasgaietan izan beharreko maila lortzen laguntzeko (hau guztia ikasleak dagokion maila lortzeko egin beharreko gainerako esfortzua kaltetu barik).

Alde batetik euskara eta gaztelania eta bestetik ingelesaren arteko irizpide ezberdintasuna, hizkuntza bakoitzaren izaeran oinarritzen da. Ikasketetara sartzen diren EAEko ikasleek hizkuntza ofizial biak kontrolatu ditzaketela uste da, baina izan daiteke ingelesa ez jakitea, ez baita hizkuntza ofiziala, eta nahiz eta –aurreko ikasketatan ingelesaren ikasketak orokortuta egon – ikasleek ezin izaten dute kasu guztietan lortutako maila ziurtatu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara