Aurkezpena

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Mekanikoan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Goierri

Plazak

110 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045194, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da

Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

Arrasateko Campusa

Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta Telekomunikazioko ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiz hornituta dago. Arrasateko campusean hurrengo graduak eskaintzen dira:

  • Mekanikako Ingeniaritza
  • Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza
  • Industria antolakuntzako ingeniaritza
  • Industria elektronikako ingeniaritza
  • Informatikako ingeniaritza
  • Telekomunikazio sistemen ingeniaritza
  • Ingeniaritza Biomedikoa
  • Ingeniaritza Mekatronikoa

Goierriko Campusa

Duela hamarkada bat baino gehiago eskaintzen du Mondragon Unibertsitateak Ingeniaritza Mekanikoa Ordiziako Udalerrian. Goierriko Campusa gainera, Goierri Berrikuntza Gunean kokatuta dago eta horrek esan nahi du ikasleak, bere ikasketak burutu ahal izateko beharrezkoak izango zaizkion instalakuntzak izango dituela bere zerbitzura: liburutegia, praktiketarako laborategiak, taberna, enpresa ingurunea…

Unibertsitatea baino gehiago gara