Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

65 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045242, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Mugikortasuna eta nazioartekotzea

Askotan entzungo zenuen lan-mundua oso lehiakorra dela. Horregatik hain zuzen ere, enpresek oso neurri handian baloratzen dute atzerrian ikasteko edo lan egiteko egonaldietan eskuratu dezakezun esperientzia.

Mondragon Unibertsitatearen mugikortasun- eta nazioartekotze-programako Erasmus eta Sicue beken programari esker, munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batzuetan azken ikasturtea eta Gradu Bukaerako Lana egin ahal izango duzu, edota industria-antolakuntzako ingeniaritzari lotutako lan bat egin ahal izango duzu Europa, Asia, Amerika edo Ozeaniako puntako enpresetan.

Ikasturtea Titulazioa Atzerrian ikasi Proiektua atzerrian Mugikortasuna guztira
2019-2020 Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua 20,5 % 11,8 % 32,3 %

Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak

Aukera gehiago izango dituzu nahi duzun lanpostua lortzeko

Etorkizunean baliagarriak izango zaizkizun harremanak ezarriko dituzu

 

Lan-munduan oso baloratuta dauden konpetentziak eskuratuko dituzu

Atzerriko hizkuntza bat jakingo duzu

Erasmus bekak

Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako unibertsitate ospetsuetan ikasteko aukera izango duzu, eta egiten dituzun kredituak zure "learning agreement" delakoan jasoko zaizkizu.

Atzerrian ikasi ahal izateko:

  • 1. eta 2. mailetan izan dituzun notak hartuko dira kontuan.
  • Atzerriko hizkuntzetan duzun maila ebaluatuko da.
  • Zure portaera baloratuko da.

Gradu Bukaerako Lana eta atzerriko praktikak

Atzerrian lan egin nahi baduzu, programa honi esker egin ahal izango duzu. Kanada, Australia, Suitza edo Txinako puntako enpresetan edo ikerketa-zentroetan lan egingo duzu.

 

Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu Industria Antolakuntzako Ingeniaritza?

  • Finlandia
  • Suedia
  • Polonia
  • Eslovaquia
  • Estonia
  • Italia
  • Suitza
  • Mexiko
  • Frantzia
  • Danimarka
  • Polonia
  • Txekiar Errepublika
  • Txina

Unibertsitatea baino gehiago gara