Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045890, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Mugikortasuna eta nazioartekotzea

Aukera aparta da atzerrian ikastea edo lan egitea, esperientzia jasotzeaz gain areagotu egingo baitituzu energiaren ingeniari gisa dituzun gaitasunak. Horrez gain, bizipen ahaztezinak izateko aukera duzu.

Mondragon Unibertsitatearen Mugikortasun eta Nazioartekotze Programari esker, munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batzuetan ikas dezakezu, eta energiaren ingeniaritzako profesional gisa lan egiteko aukera izango duzu Europako, Asiako, Amerikako edo Ozeaniako punta-puntako enpresetan.

Ikasturtea Titulazioa Atzerrian ikasi Proiektua Atzerrian MUGIKORTASUNA GUZTIRA
2019-2020 Energiaren Ingeniaritzan Gradua 16,7 % 8,3 % 25,0 %

Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak

Nahi duzun lanpostu hori eskuratzeko aukera izango duzu

Etorkizunerako harreman-sarea osatuko duzu

 

Estimazio handia duten gaitasunak garatuko dituzu

Maila ona hartuko duzu beste hizkuntza batzuetan

Mondragon Unibertsitatearen mugikortasun-programak

Mugikortasuneko eta nazioartekotzeko hainbat programa baliatu ahal izango dituzu, honako helburu hauekin:

  • Zure graduko ikasketak osatzea
  • Graduondoko titulazio bat lortzea
  • Lan-esperientzia bat bizitzea
  • Gradu Bukaerako Lana egitea

Erasmus bekak

Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako unibertsitate ospetsuetan ikasteko aukera izango duzu, eta egiten dituzun kredituak zure "learning agreement" delakoan jasoko zaizkizu.

Atzerrian ikasi ahal izateko:

  • 1. eta 2. mailetan izan dituzun notak hartuko dira kontuan.
  • Atzerriko hizkuntzetan duzun maila ebaluatuko da.
  • Zure portaera baloratuko da.

Gradu Bukaerako Lana eta atzerriko praktikak

Gradu Bukaerako Lana eta praktikak atzerriko herrialde batean egiteko aukera izango duzu. Kanada, Australia, Suitza edo Txinako puntako enpresetan edo ikerketa-zentroetan lan egingo duzu.

 

Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu Industria Diseinuko Ingeniaritza?

  • Finlandia
  • Suedia
  • Polonia
  • Eslovaquia
  • Estonia
  • Italia
  • Suitza
  • Mexiko
  • Frantzia
  • Danimarka
  • Polonia
  • Txekiar Errepublika
  • Txina

Unibertsitatea baino gehiago gara