Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Informatika Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

60 plaza

Hizkuntza

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045880, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Aspieguiturak eta Laborategiak

  • Tematikako laborategia: Telematikako laborategia irakaskuntza eta ikerketara bideratutako espazio bat da, non ikasleek LAN sareen eta WAN sareen diseinu, muntaketa, konfigurazio eta administrazioko praktikak egiten dituzten. Horretarako CISCO router profesionalak, Catalys switch-ak, IP telefonoak, sareko zerbitzariak, hargune edo entxufeen eta kable armairuen muntaketarako erremintak, sare analizagailuak, sareko ziurtagiriak eta firewall-ak daude. Gainera, simulagailu bat erabiltzen da eszenatoki ezberdinak inplementatu aurretik probatzeko.
  • Multimedia laborategia: Irakaskuntza eta ikerketa jardueretan, bideo grabaketako, muntaketako eta edizioko praktikak egiten diren, baita LAN sareen eta internet bidezko multimedia komunikazioko praktikak ere.  Horretarako, bideoak editatzeko software profesionala duten ordenagailuak dituzte, kamara profesionalak, edizio pantailak, magnetoskopioak, bideoko txartel kapturatzaileak eta multimedia zerbitzariak.
  • PCetako Hardware laborategia: Hardware laborategia irakaskuntza eta ikerkuntzara bideratutako espazio bat da, non ikasleek ordenagailuen barruko osagaiak muntatu eta desmuntatzeko praktikak egiten dituzten. Baita ere, Windows eta Linux sistema eragileen instalazio praktikak egiten dituzte mahaigaineko ordenagailuetan, eramangarrietan eta zerbitzarietan.
    Horretarako, ordenagailuak, eramangarriak, zerbitzariak, sistema eragileak instalatzeko programak eta administraziorako erremintak dituzte eskuragarri.
  • Automatizazio laborategia: Automatizazio industrialaren inguruko formazio praktikoa jasotzeko laborategia. Besteak beste, diseinuaren garapena, muntaketa, programazioa edo kontrolerako automatismoak abian jartzea. Honetarako hainbat ekipamendu eta software ditugu: automata programagarriak, ukipen-pantailak, erregulagailuak, Ikuskapen sistemak, robotak, …
  • Elektrizitate eta Elektronika analogikoko laborategia: Elektrizitate eta elektronika analogikoko praktikak egiteko espazioa. Ikasle talde bakoitzak bere ekipamendu osoa du: erreminta kaxa, polimetroa, elikatze-iturria, uhin sorgailua eta osziloskopioa.
  • Seinalearen tratamendu eta telekomunikazio laborategia: Laborategia lan eremu bat da, non transmisio eta harreraren kontzeptuak praktikan jartzen diren, kable bidezko gailuenLaboratorioSeñalzein haririk gabekoen bitartez. Laborategia hornitzen duten elementuak dira espektro analizagailuak, neurgailu profesionalak eta telebista digitaleko eremua (satelitea, klabea, lurrekoa), baita ere hainbat seinale generadore eta osziloskopioa, seinaleak harrapatzeko eta analizatzeko. Gainera, FPGA bidez prototipatzeko ekipamendu ugari eta DSP mikroprozesagailuak ere baditu.
  • Segurtasun laborategiak: Segurtasun laborategian ikasleek suebakiekin, intrusioak antzemateko sistemekin eta eskuragarritasun handiko sistemekin egin ditzakete praktikak. Honako ekipamendua eta softwarea aurkitu daiteke: Suekiak (Fortigate, Juniper eta Astaro), intrusioak antzemateko sistemak (Fortigate eta Microtik), HP Proliant (DL360 y DL398 Gen9) zerbitzariak eta Cisco sareko elektronika.
  • Seinalea eta irudia prozesatzeko laborategiak: Seinale Teoriaren eta irudiaren Laborategiak proiektu generikoak, enpresetarako proiektuak eta doktore tesiak bultzatzen ditu. Laborategiak komunikazioetarako seinale digitala prozesatzeko ahalmenak eta ekipamenduak ditu, Osasunaren Zaintzarako, Industri komunikazioetarako eta Ingurune arrotzetarako, baita haririk gabeko komunikazioetarako ere.
  • Telekomunikazioetako irakaskuntza laborategia: Laborategi honek neurtzeko RF aparatuak, zirkuitu optikoak neurtzeko eta sortzeko sistemak eta lurreko telebista digitala banatzeko sistemak sortzeko tresnak ditu.  Laborategian hau aurkitu dezakegu:  Espektro analizagailuak, seinale generadoreak, zuntz optikoa fusionatzeko gailua, OTDR, zuntz optikoko seinale igorle eta hartzailea, satelite instalazioa eta seinalearen banaketa, …

 

Unibertsitatea baino gehiago gara