Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza (15 aipamen DUALA)

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043972, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

HELBURUAK ETA KONPETENTZIAK

"Komunikazioaren alderdi guztietan aditua izango zara, bereziki ikus-entzunezkoen munduan eta ingurune digitalean"

Komunikazioaren munduan jarduteko, ongi ezagutu behar dituzu aukeran dauden kanal eta formatu guztiak. Gradu honetan, edozein komunikazio-kanaletan murgiltzeko beharrezkoak dituzun konpetentziak eskuratuko dituzu. Hedabide digitaletan, telebistan, irratian edo komunikazio korporatiboko lantaldeetan lan egiteko prestatzeaz gainera, Youtubeko zeure kanal propioa edo zure podcastak sortzen eta kudeatzen ikasiko duzu.

Konpetentzia profesional eta pertsonalak modu praktikoan eskuratuko dituzu; izan ere, proiektuetan eta erronkei aurre egiteko saioetan oinarrituriko metodologia baten bitartez ikasiko duzu, eta, horri esker, lehen eskutik ezagutuko duzu esparru profesionala. Horretarako, taldean lan egingo duzu, aurkezpenak egingo dituzu, proiektu errealak gauzatuko dituzu eta praktikak egingo dituzu komunikazio-enpresetan.

Gure helburua ezaugarri pertsonal jakin batzuk dituzten profesionalak trebatzea da. Ezaugarri horien artean daude, besteak beste, pertsona euskaldun, kritiko, sortzaile malgu, gizarte-eraldatzaile eta bizitza guztian zehar ikasi zaleak izateko konpromisoa, lankidetza eta ekintzailetza.

Lau urtean zehar, honako konpetentzia hauek landuko dituzu:

Trebetasun komunikatiboak

Idatziz, ahoz edo ikus-entzunezko kanalen bidez komunikatzeko trebetasuna lortuko duzu.

Sintesirako gaitasuna

Gai izango zara zenbait iturritako informazioa bilatzeko, aukeratzeko, hierarkizatzeko eta analizatzeko eta hartzaileengana iristen diren kontakizunak sortzeko.

Teknologia berriak

Teknologia berriek pantaila anitzeko komunikaziorako eskaintzen dituzten tresnak erabiliko dituzu.

 

Pentsamendu kritikoa

Gertaerak eta ideiak ikertzeko, analizatzeko, interpretatzeko eta baloratzeko gaitasuna garatuko duzu.

Talde-lana

Ikaskideekin koordinatzen jakiteko eta adosturiko helburuak lortzeko konpetentziak eskuratuko dituzu.

Ikasteko gaitasuna

Ohartuko zara zein garrantzitsua den ikasketa jarraitua, tresna digital berrietan eta komunikazioaren arloko joeretan egunean egoteko.

 

Ikuspegi estrategikoa

Gai izango zara komunikazio-planak egiteko, garatzeko eta kudeatzeko.

Sormena

Gizarteko erronkak konpontzean eta istorioak modu desberdin eta sortzaileago batean kontatzean beste ikuspuntu batetik begiratzen ikasiko duzu.

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastean kontuan izateko

Erreparatu adierazpen hauei eta pentsatu ea zurekin bat datozen:

  •   Gustatzen zait gaur egungoa ezagutzea eta informatuta egotea.
  •   Gustatzen zait ikus-entzunezko zein idatzizko edukiak sortzea.
  •   Atsegin dut argazkigintza.
  •   Interesatzen zaizkit telebista, zinema, artea eta sormena.

Persona

  •   Ekimena duen pertsona bat naiz.
  •   Gustatzen zait taldean lan egitea.
  •   Erakartzen naute teknologia berriek.
  •   Interesatzen zaizkit publizitatea eta sare sozialak.

Zeure burua ikusten al duzu adierazpen horietan? Orduan, gradu hau da zuretzako aukerarik onena.

 

Ikus-entzunezko Komunikazio Graduan sartzeko baldintzak

 

Graduko edukiak

  • Ahozko eta idatzizko komunikazioa
  • Ikus-entzunezko gidoigintza eta narratiba
  • Argazkigintza, argiztapena eta tratamendu digitala
  • Ikus-entzunezko lanen publizitatea, sustapena eta zabalkundea
  • Animazioa
  • Argiztapena eta soinua
  • Ikus-entzunezko teknologia
  • Ingurune digitalak: web-sarea, sare sozialak…
  • Marketina
  • Komunikazio korporatiboa
  • Publizitatea
  • Ekitaldien antolaketa

 

Kontsultatu Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko irakasgaiak

Lanerako aukerak

  • Ikus-entzunezko komunikabideen ekoizpena eta kudeaketa
  • Interneteko eta beste hedabide batzuetako edukien idazketa eta kudeaketa
  • Ikus-entzunezko produkzioa eta postprodukzioa (irudia, soinua, grafismoa, animazioa...)
  • Ikus-entzunezko zuzendaritza, gidoia eta errealizazioa
  • Argazkigintza
  • Komunikazio korporatiboa
  • Publizitatea
  • Diseinu grafikoa
  • Marketin digitala
  • Enpresen edo proiektu berritzaileen sorkuntza

Lan-aukera profesionalak

Unibertsitatea baino gehiago gara