Prezioak, izen emate eta matrikulak

 

Informazio orokorra

Bertan, Biteri Ikastetxe Nagusiak datorren ikasturterako dituen prezio, matrikula eta prozesuaren zehaztapenak aurki daitezke.

Kontuan izan behar da kopuru hauek datorren urterako aldaketak izan ditzaketela, beraz, orientabide gisa soilik hartzea gomendatzen da.

  1. Zenbateko hauek behin-behinekoak dira, 2024ko uztailean ospatuko den MGEPko Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Prezioak (2024-25 ikasturtea)

Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak Kontseilu Errektoreak finkatzen ditu, MGEPeko gainerako ordainketekin batera.

Oharrak:

  • Instalazio guztien erabilpena, igerilekura sartzeko baimena eta kurtsoan zehar egiten diren ekintzak prezioaren barne daude.
  • Pentsio osoa: Asteko otordu guztiak sartuta daude. Asteburuetan ez dago jangela zerbitzurik, baina ikasleek sukalde bat erabiltzeko baimena eskatu ahal dute. Ikasle atzerritarrek sukaldeen erabileran lehentasuna dute.
  • Ostatua bakarrik: Sukalde bat partekatuko dute beste ikasleekin. Zerbitzu hau ikalse atzerritarrentzako edo Ikastetxe Nagusian 2 ikasturte edo gehiago daramatenentzako da. Nahi izanez gero, jangelako bonoak erosi ahal dituzte.

Epe luzeko egonaldiak (kurtso osoa 10 ordainketetan)

Hauek dira Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak kurtso osorako. Matrikula egin bezain laster, kurtso amaieran bueltatuko den 749€-ko berme fondu bat ordaindu beharko da.

Logela mota pentsio osoa ostatua bakarrik (ikasle atzerritar eta ikasle beteranoentzako aukera)
BANAKAKO GELA Komuna eta dutxa pribatua 9.916 €/urtean 6.183 €/urtean
BANAKAKO GELA Partekatutako komunak eta dutxak 9.092 €/urtean 5.666 €/urtean
GELA BIKOITZA Komuna eta dutxa pribatua 9.092 €/urtean 5.666 €/urtean
GELA BIKOITZA Partekatutako komunak eta dutxak 8.267 €/urtean 5.152 €/urtean

 

OHAR GARRANTZITSUA:

Urte osoko zure plaza 2024ko ekainaren 19a baino lehen erreserbatzen baduzu %10eko DESKONTUA izango duzu (pentsio osoaren aukerarako bakarrik eta 500€ko aurrerapena ordainduta)

 

Epe Motzeko Egonaldiak (1-5 Hilabete)

Hauek dira Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak epe motzeko egondaldirako. Erasmus ikasleentzat edo pertsonal ikertzaileentzat bideratutak. Matrikula egin bezain laster, kurtso amaieran bueltatuko den 595€-ko berme fondu bat ordaindu beharko da.

Logela mota pentsio osoa ostatua bakarrik (ikasle atzerritar eta ikasle beteranoentzako aukera)
BANAKAKO GELA komuna eta dutxa pribatua 1.103 €/hilean 687 €/hilean
BANAKAKO GELA partekatutako komunak eta dutxak 1.011 €/hilean 630 €/hilean
GELA BIKOITZA komuna eta dutxa pribatua 1.011 €/hilean 630 €/hilean
GELA BIKOITZA partekatutako komunak eta dutxak 919 €/hilean 572 €/hilean

Beste Tarifak (Egunekoak)

Hauek dira Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak epe motzeko egonaldirako. Erasmus ikasleentzat edo pertsonal ikertzaileentzat bideratutak. Matrikula egin bezain laster, kurtso amaieran bueltatuko den 249€-ko berme fondu bat ordaindu beharko da.

logela mota pentsio osoa pentsio erdia ostatua bakarrik
EDOZEIN GELA 54,74€ / eguna 44,20€ / eguna 31,34€ / eguna

Matrikulazio prozesua

Biteri Ikastetxe Nagusian egonaldia egiteko interesa izanez gero, ondorengo urratsak jarraitu behar dira:

  1. Izen-ematea
  2. Galdeketa pertsonala
  3. Matrikula

Izen ematea

Izen-ematea Ikastetxe Nagusiko aurreikuspenentzako datu eta ondorengo tramitaziotarako kontaktu modu bat da. 

Biteri Ikastetxe Nagusiko izen-ematea egiteko ezinbestekoa da Mondragon Unibertsitateko edozein titulazioko izen-ematea eginda edukitzea. Inskripzioa egiterako orduan, Biteri Ikastetxe Nagusian egoile izateko interesik dagoen adierazi behar da.

  • Epea: 2023ko azaroaren 2tik 2024ko maiatzaren 10era.
  • DESKONTUA: 2024ko maiatzaren 10a baino lehen urte osorako pentsio osorako izena ematen baduzu, %10eko deskontua aplikatuko dizugu. Jarri harremanetan biteriin@mondragon.edu helbidearekin informazio gehiagorako

Online inskripzioa

 

Ez du plaza baten erreserba suposatzen. Inskripzio eginda izanak ez du matrikula bermatzen. Dagokion epean matrikula gauzatu beharko da.

Galdeketa pertsonala

Behin izen-ematea egin eta gero, Ikastetxe Nagusiko arduradunak eskaera egiten duten pertsonekin harremanetan jarriko dira e-mail bidez, galdeketa pertsonal bat helaraziz. Ikalseak bete egin beharko luke eta berriz guri bidali. 

Matrikula

Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da:

  • OHIKO DEIALDIA: irekita egongo da 2024ko ekainetik (GRADU) eta 2024ko uztailetik (MASTER)
  • EZ-OHIKO DEIALDIA: Leku hutsak dituzten kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.

Biteri Ikastetxe Nagusiko matrikula titulazio akademikoko matrikularekin batera egiten da online bidez. 

Matrikulaziorako baldintzak: Mondragon Unibertsitateko edozein titulaziotan matrikulatuta egotea edota Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eskaintzen dituen Lanbide Heziketako edozein titulaziotan matrikulatuta egotea.

Ikastetxe Nagusian eskaintzen diren plazak baino gehiago eskatuko balira, aurretiko izen-ematea burutu dutenek lehentasuna izango lukete burutu ez dutenen aldean. Plaza guztiak emanda egongo balira itxarote zerrenda batetan egongo lirateke (aurretiko izen-ematea eta matrikulazio daten arabera ordenatuta), eta tokiren bat libre geldituko balitz, telefono bitartez informatuko litzateke.