Orientazio akademiko pertsonala

Pertsonaren formazioara bideratutako helburuak

Unibertsitateari atxikituriko erakunde bat denez, honen helburuak pertsonaren formazioari begira daude. Horregatik Biteri Ikastetxe Nagusiaren lehenengo helburua, bere egoiliarrak euren ikasketak ahalik eta modu egokienean eramatea da. Horretarako:

  • Alde batetik egoiliarren ikasketen araberako lan taldeak aktibatzen dira.

  • Bestetik, orientazio akademiko zerbitzu bat eskaintzen da, egoiliarrari bere bide akademikoan laguntzeko.

Orientazio akademikoa eta pertsonala garatu nahi dira, heziketa formalaren, heziketa informala eta heziketa ez formalaren bidez.

  • Heziketa ez formala: Etxearen funtzionamendu zuzenerako erantzukizun banaketa da.
  • Heziketa informala: Eguneroko elkarbizitzaren bidez garatzen da, komunitate-sentimendua eta adiskidetasuna indartuz.
  • Heziketa formala: Pertsonalizatutako tutoretzen eta batzordeen bidez egindako jarraipenaren bidez, orientazio eta gogoeta pertsonalean laguntzen da.