Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Zergatik aukeratu MU?

 

MONDRAGON UNIBERTSITATEA sortu zenetik formazioaren kalitatearekin eta bere formazio eskaintzak duen orientazio praktikoarekin konprometitutako unibertsitatea delako.

    • MONDRAGON Korporazioaren barnean dagoelako eta honek enpresa munduarekin harreman estua izatea ahalbidetzen digu, enpresaren beharrak ezagutzeko eta gure programak eguneratuta izateko. 
    • Profesionalentzako lan bizitza guztirako prestakuntza gune bat delako, enpleagarritasuna eta gizartearen eraldaketa sustatzen duena ezagutzaren transferentziaren bidez.
    • 30 urte baino gehiagotan profesionalak prestatzen diardugulako.
    • MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN eskaintza malgua eta moldagarria delako eta lan bizitza eta bizitza akademikoa uztartzea ahalbidetzen duelako.
    • Prestakuntza gune ezberdin bat eskaintzen dugulako:
      • Berritzailea: erremintak, teknikak eta metodoak; emaitzetara bideratua eta etorkizuneko proiektuekin lerrokatua. 
      • Gertukoa. Aukerak sortzera bideratutako profesionalen sarea. Formazio prozesuan zehar zure beharrei erantzutera bideratutako irakasleak. 
      • Praktikoa. Ezagutzen aplikazioan oinarritua ingurune profesionaletan esperientzia errealak bizitzeko aukerarekin.
    • MONDRAGON UNIBERTSITATEan irakasle talde zabala dugulako,  gai ezberdinetan aidtuak drienak. Horrela, eskaintzen ditugun irakaskuntza-jarduera osatzen duten arlo guztiei erantzun ahal diegu. Gainera, eskaintzen ditugun programetan irakasleriaren honako profil hauek ditugu:
      • Irakaslana eta enpresan garatutako ikerkuntza-proiektuak eta prestakuntza bateratzen dituzten unibertsitate-irakasleak.
      • Irakasle-bokazioa duten profesionalak, hainbat arlotan adituak.
      • Beren esperientzia oinarri hartuta eskolak ematen dituzten enpresaburu eta zuzendariak.

Zergatik aukeratu MU?