Profesionalen prestakuntza

Marketing Data Analytics-a unibertsitate aditu ikastaroa

ECTS/orduak

10 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Online

Prezioa

2.500 €

Aurkezpena

nabarmenak

Datuen garrantzia etorkizuneko marketinean funtsezko aktibo gisa

Proiektuei ekiteko irizpide nagusiak ezartzea

Analitika aurreraturako puntako tresna eta teknologiak

Zure erakundeko datuen balioa ateratzea

KONTAKTUA

 

KONTAKTURAKO
PERTSONA


Helburuak

  • Balioa errentagarri bihurtzeko erabiltzen ari diren estrategiak ulertuko ditugu, marketin estrategia eta bezeroaren esperientzia hobetu nahi dutenei arreta berezia eskainiz. Guzti honekin, bezeroen beharretara egokitutako produktuak eta zerbitzuak sortu nahi dira.
  • Ulertuko dugu, neurtzea dela tresnarik onena, ezagutzeko eta zuzentzeko, eta ikusiko dugu, marketin helburu bera lortzeko, hainbat teknika analitiko ezberdin erabil daitezkeela, eta halaber, teknika bakar bat, helburu ezberdinetan aplikatu daitekeela.
  • Kanpaina aurreratuenen kudeatzaileek, datu errealak edo denbora errealean iragarritakoak integratzeko aukera ematen dutela ulertuko dugu. Ezagutza hori baliagarria izango da, merkataritza ekintzak bir-zuzentzeko eta arrakasta maximizatzeko

Nori zuzendua

- Marketinaren, bezeroaren edo merkataritzaren arloan hasierako prestakuntza duten profesionalak, marketin-lanetan, bezeroetan edo komertzialetan aritu direnak edo ari direnak.

- Ingeniarien, ekonomialarien, matematikarien etab... profila duten profesionalak, eta marketinera bideratutako datuen analisiaren esparrua ezagutzeko nahia dutenei.

Programa


DATA

Programa

2022/02/25

Marketina une disruptibo baten aurrean: datuak eta omnikanaltasuna

Datuen garrantzia kokatu marketin joera nagusietan, eta gasolina gisa, erabili beharreko algoritmo mota ezberdinetan, estrategiaren eremuren bat hobetzeko.

2022/02/26

Monetizazioa datuekin

Datuak monetizatzeko estrategia bat definitzeko inspirazioa, potentzialitateak ezagutuz.

2022/03/04

2022/03/05

Data customer experience: Bezeroaren esperientzia neurtzeko funtsezko datuak identifikatzea eta hobetzeko estrategiak diseinatzea.

Tailerra: Power BI

2022/03/11

2022/03/12

Bezeroak segmentatu: Segmentazio teknika nagusiak ezagutu eta aplikatuko ditugu, eta algoritmo mota horiek zer arazo-motatan izan dezaketen lekua ikasiko dugu.

Tailerra: Knime

2022/03/18

2022/03/19

Nire bezeroen beharrak aurreikusten (I): Datu egituratuak erabiltzen dituzten teknikarik errazenak ezagutu eta aplikatuko ditugu, beharrak, portaerak, ihesak, kontratazioak eta abar aurreikusteko.

Tailerra: Knime

2022/03/25

2022/03/26

Nire bezeroen beharrak aurreikusten (II):Iragartzeko erabiltzen diren algoritmoen espektroa zabalduko dugu, teknika konplexuagoak eta egituratu gabeko datuak barneratuz.

Tailerra: Knime

2022/04/01

2022/04/02

Merkataritza kanpainak 360º

Tailerra: Salesforce

Metodologia

Mondragon Unibertsitateko ikasketen ezaugarria praktikotasuna da, enpresa-munduarekin duen harreman estuari esker. Hori dela eta, prestakuntza saioetan kasu errealak eta metodologia aktiboak erabiltzen dira, Marketing Analytics sektoreko irakasle eta profesionalei ezker.

Data Analytics marketineko adituaren saioek saio magistralak eta workshop praktikoak izango dituzte, ikasitakoa kasu errealetan aplikatzeko.

Egutegia

Hasiera: 2022eko otsailak 25

Amaiera: 2022ko apirilak 2

 

Ostirala arratsaldea: 16.00-19.00

Larunbata goiza: 10.00-13.00

On-line 12 saio, 3 ordutakoa (ostiral arratsaldez + larunbat goizez), 6 astez.