Profesionalen prestakuntza

Sukaldaritzan hobetzeko masterra Etengabeko Prestakuntzako Masterra

ECTS/orduak

1500 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

10.770 €

Aurkezpena

Sukaldaritza tradizionala eta modernoa, sukaldaritzako ekoizpen- eta kudeaketa-sistemako teknika eta kontrol berriak ikasi eta hobetzeko.

Egin aurre produktuei lasaitasun osoz eta eskuratu emaitza bikaina lortzeko ezagutza teknikoa.

Bost hilabeteko programa, batez ere praktikoa: sukaldaritza-lantegiak eta benetako zerbitzua hilabete eta erdiz fakultateko jatetxean. Zure sukaldaritza-proiektuaren diseinua testatzeko eta zeure etorkizun profesionalerako gaitasunak hobetzeko aukera.

MASTER HAU EGITEKO ARRAZOIAK

Zeure profil profesionala hobetuko duzu, teknika tradizionalen eta abangoardiakoen erabileraz jabetuz.

Metodologia praktikoaren bidez prestatuko zara: sukaldaritza-lantegiak, praktikak fakultateko jatetxean eta kanpo-praktikak BCC sareko jatetxeetan.

Sukaldaritza klasikoaren eta modernoaren tekniken oinarri fisiko-kimikoak ikasiko dituzu.

Instalaziorik eta baliabiderik onenak izango dituzu eskura, ahalik eta ingurune errealenean.

Produktuen ezaugarri gastronomikoak eta erabilerarik onenak ikasiko dituzu.

Maila handiko irakasleak izango dituzu, eta master class-ei esker, nazioarteko sukaldari gonbidatuak ere bai.

Teknika sakon ezagutuz, hainbat sukaldaritza-estilotara egokitzeko aukera izango duzu.

Nazioartean erreferentziako ikastetxea den eta gastronomia bihotz duen BCCko kide izango zara. 

Hainbat arlotako ezagutza barneratuko duzu: sukaldaritza, ekoizpenaren kudeaketa, nutrizioa, trebezia pertsonalen garapena, etab.

Gaitasunak hobetuko dituzu, zeure etorkizun profesionalak ezin hobeki garatzeko.

Zure ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egingo duzu eta kualifikazio handiko sukaldari bihurtuko zara, gaur egungo merkatuan nabarmentzeko.

 

HARREMANETARAKO PERTSONA


Helburuak

    Sukaldaritza-produkzioko eta elaborazioko teknika eta sistema ugari lantzea, oinarrizko eta eguneroko eskari gastronomikoei ez ezik, elaborazio konplexu eta sortzaileei ere erantzuteko.

    Lehengaien kontsumo-punturik egokiena antzematen jakitea. Elikagaien ezaugarri organoleptikoak xehakatzea, elkarren arteko uztarketa lortzeko, ezaugarri fisiko-kimikoak ezagutzeko eta sukaldaritzan zer portaera izango duten jakiteko.

    Elikagaietarako teknikarik eta prozesurik egokiena eta berritzaileena identifikatzea, produktuaren ezaugarriak, gero izango duen erabilera eta bezeroen beharrizanak ezagututa.

    Talde-lanean aritzeko eta taldea zuzentzeko oinarrizko trebeziez jabetzea.

    Sukaldari garaikidearen balioak eta etikak barneratu eta horien arabera jokatzea; menuan diseinatzean, iraunkortasuna, alergenoak eta alderdi nutrizionalak kontuan hartzea.

    Gastronomiaren historiako gertaerarik garrantzitsuenak ezagutzea eta sektoreko joeretan eguneratuta egotea.

Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskargatu programa hemen azpian*:

Nori zuzendua

Masterra honako profil hau duten profesionalei zuzenduta dago:

    Sukaldaritzako Zuzendaritzako goi-mailako teknikaria.

    Gastronomiako karrera teknikoak.

    Erreferentziako ikastetxeetan egindako sukaldaritzako ikasketa arautu gabeak, goian aipaturiko titulazioekin edo maila altuagokoekin pareka daitezkeenak.

    Sukaldaritzako sukaldariak, esperientzia profesionala egiazta dezaketenak, edota goian aipaturikoen pareko ikasketa arautu gabeak.

Masterrean sartzeko ez da beharrezkoa hautagaiek esperientzia profesionala izatea. 0-3 urteko esperientzia jotzen da egokitzat.

Metodologia

Masterreko orduen % 75 praktikara bideratuko da eta ikasleari ikasketa-prozesu zorrotza, aktiboa eta osoa eskaintzeko moduko metodologia berritzaileak erabiliko dira.

Eskolen % 100 aurrez aurre izango da. Kreditu teoriko-praktikoen ehunekoa honela banatuko da: % 30 teorikoa eta % 70 praktikoa.

Eskolak astelehenetik ostiralera izango dira eta saiotik saiora ikasleek bertaratu gabeko jarduerak izango dituzte, ikasitakoaz hobeto jabetzeko edota hurrengo saioetarako ezagutzak aktibatzeko. Ebaluazio etengabea izango da.

Nolakoa izango da masterra?

Lehen 15 asteetan, eskola teorikoetan eta bezerorik gabeko sukaldeko lantegi praktikoetan landuko dira edukiak. Hasierako asteak igaro ondoren lantegi praktikoari emango zaio hasiera eta benetako zerbitzua emango da BCCko jatetxean. Lehen bi asteetan, irakasleek diseinatuko dute lantegian landuko den menua, aurreko hiletan ikasitakoa finkatzeko. Hurrengo 4 asteetan, aldiz, ikasle-talde bakoitzak proiektu propioa abiaraziko du asteko lau zerbitzutan (asteartetik ostiralera).

Irakasleak

Masterrak honako ikasketa-egitura izango du:

Diseinuko eta koordinazioko talde teknikoa

    Masterraren zuzendaria.

    Masterren eta Ikastaroen sukaldaritza-alorreko koordinatzailea.

    Masterren eta Ikastaroen sukaldaritza-irakaslea.

Irakasle taldea

    Masterraren koordinazioa eta irakasle titularra.

    Sukaldaritzako, gozogintzako eta okintzako irakasleak.

    Adituak zentzumen-azterketan eta sukaldaritza-kimikan.

    Adituak lehengaietan.

    Sukaldari eta gozogile gonbidatuak.

    Adituak kostuan, logistikan, talde-kudeaketan, etab.

    Sukaldaritza-irakasle titularraren laguntzailea.

    Laguntzarako coach-a.

Sukaldaritzako master class-a, Hitzaldiak, Mintegial eta Gastronomiako ekitaldiak

Masterreko ikasleek hainbat hitzaldian hartuko dute parte eta, gainera, erreferentziako gonbidatuak izango dituzte aurrez aurre Basque Culinary Centerrek sukaldaritzaren eta gastronomiaren inguruan antolatzen dituen mintegietan eta master class-etan.

Horretaz gain, eskoletan ere izango dira sukaldari gonbidatuak, produktu baten trataeran edo sukaldaritza-teknika batean adituak...

Matrikula

Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema propioa erabiltzen du, gure ikasleek ikasketa-plan berritzailea eta zorrotza arrakastaz gainditzeko moduko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela egiaztatzeko.

Onarpen Batzordea arduratuko da ikasleak hautatzeaz, honako hautaketa-prozesu honen arabera:

1. AURREZ IZENA EMATEA

Interesa duten ikasleek behin-behineko izen ematea egin eta izena emateko tasa ordaindu behar dute.
Gainera, honako dokumentazio hau igorri behar da admisiones@bculinary.com helbidera:
 •   Curriculum Vitaea.
 •   Argazki 1, nortasun agiriko argazkiaren neurrikoa.
 •   NAN edo pasaportearen fotokopia.
 •   Prestakuntza programa egiteko Motibazio Gutuna.

2. HAUTAKETA-PROZESUKO FASEAK GAINDITZEA

1. fasea: Prestakuntza eta esperientzia egiaztatzea
Onarpen Batzordeak honako hauek baloratuko ditu: 
    Sukaldaritzako edo jatetxe-alorreko prestakuntza.
    Sukaldaritzako edo/eta jatetxe-alorreko esperientzia profesionala 
    Gomendiozko gutunen bidez emandako erreferentziak.
2. fasea: Kontrastea egiteko elkarrizketa (Skype bidez)
Ezagutza zehatzak baloratu ahal izateko, Hautapen Batzordeak elkarrizketa pertsonala egingo dio 1. fasea gainditu duen hautagaiari, emandako datuak kontrastatu eta prestakuntzarekiko ardura hobeki ezagutzeko.
3. fasea: Motibazioa eta gaitasun pertsonalak baloratzea
Ikasleak prestakuntza-prozesua arrakastaz gainditzeko zer motibazio eta gaitasun pertsonal duen baloratuko du Hautapen Batzordeak. Horretarako, aurkeztutako motibazio-eskutitza hartuko da aintzat.
Hautaketa-prozesuaren hiru faseak bukatu ondoren, hautagaiak azken puntuazioa eskuratuko du. Puntuaziorik onena lortzen duten 28 hautagaiak onartuko dira.

3. PLAZA GORDETZEKO ORDAINKETA

Hautagaiak prozesua gainditzen badu, horren berri emango zaio, onartuta edo erreserban dagoen zehaztuta.
Onartutakoei plaza gordetzeko zenbatekoa ordaintzeko eskatuko zaie, izen-ematea gauzatzeko.
Garrantzitsua:
    Hautagaitzak aurkezteko epea plazak amaitu arte egongo da irekita. Gehienez 28 ikasle onartuko dira.
    Batzordeak hilabeteko epea du hautagaitzak jaso eta aztertzeko, eta aztertu ahala emango dira erantzunak. Hasiera-epea hurbildu ahala, arindu egingo da erantzuna.
    Atzerriko ikasleei dagokienez, izen-emateko tasa ordaindu ondoren emango zaie onartutako hautagaitzei onarpen-eskutitza eta bisa tramitatzeko behar den laguntza.

Prezioa

10.770 

60 ECTS

 

Masterrak 10.770 euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:

  • 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
  • Guztiaren %25a, 2.655 euro hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.
  • Gainerako zenbatekoa 2.655 euroko 3 kuotatan, otsailean, apirilean eta ekainean ordaintzeko.