Aurkezpena
Saskibaloiari Aplikatutako Datuen Analitika ikastaroa online formakuntza bat da, saskibaloi profesionalaren hainbat esparrutan datuak nola sortu, kudeatu, aztertu eta erabiltzen diren ulertzera bideratua dagoena.
Formakuntzak Mondragon Unibertsitateko irakasleek emandako eduki teknikoak eta Bilbao Basketeko kidego tekniko eta kirol analisi saileko profesionalek garatutako saio aplikatuak uztartuko ditu.
Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek oinarrizko ezagutzak izango dituzte honako gai hauei buruz: Excel, saskibaloiari aplikatutako estatistika, datuen bistaratzea, Power BI, datuaren kudeaketa estrategikoa, etika eta araudia. Eduki horiek osatzeko, lehiaketako estatistika ofizialarekin, play-by play datuekin, azterketa tekniko-taktikoarekin, prestakuntza fisikoarekin eta kirol-zuzendaritzarekin lotutako esperientzia errealak egongo dira.
Ikastaroak ikuspegi praktikoa izango du. Saio akademikoek funtsezko tresnak eta kontzeptuak eskuratzeko aukera emango dute, eta saio profesionalek, berriz, goi mailako saskibaloiaren barruan erabakiak hartzean ezagutza horiek nola aplikatzen diren erakutsiko dute.
Nahi izanez gero, parte-hartzaileek datuetan edo Bilbao Basket klubaren ekosistemarekin lotutako problematika batean oinarritutako erronka praktiko bat garatu ahal izango dute. Erronkari esker, ikasitakoa integratu eta irakasle-taldearen feedbacka jaso ahal izango da
Helburuak
Parte-hartzaileei saskibaloiko datuen erabilerari buruzko sarrera-ikuspegi praktikoa eta diziplina anitzekoa ematea, eta kirol- eta kudeaketa-erabakiak hartzeko informazio garrantzitsua aztertzeko, interpretatzeko, bistaratzeko eta komunikatzeko behar diren gaitasunak garatzea.
Egutegia
Hasiera: 2026ko urriaren 19a
Amaiera: 2026ko azaroaren 5ean
Prestakuntza online egingo da 2026ko urriaren 19tik azaroaren 5era bitartean, ordu bat eta 30 minutuko 10 saiotan, 18:30etik 20:00etara, eta guztira 15 prestakuntza-ordu izango dira.
Saioak egun hauetan izango dira:
urriak 19
urriak 20
urriak 21
urriak 22
urriak 27
urriak 28
urriak 29
azaroak 3
azaroak 4
azaroak 5
Ordutegia: 18:30–20:00
Irakasleak
Bediaga Bañeres, Harbil
Irakaslea eta ikertzailea
Irakasle titularra
De la Peña Sordo, Jorge
Irakaslea eta ikertzailea
Irakasle titularra
Alberdi, Iván
Irakaslea eta ikertzailea
Irakasle titularra
Orive, Unai
Irakaslea eta ikertzailea
Irakasle titularra
Ponsarnau, Jaume
Entrenatzailea
Surne BilbaoBasket
Lambrecht, Cristian
S&C
Surne BilbaoBasket
Jasoko den titulazioa
Nahi izanez gero, parte-hartzaileek datuetan edo saskibaloiaren eta Bilbao Basketen ekosistemarekin lotutako problematika batean oinarritutako lan praktikoa egin ahal izango dute. Lanak aukera emango du prestakuntzan zehar ikasitakoa integratzeko eta irakasle taldearen feedbacka jasotzeko.
Lan praktikoa egitea ez da derrigorrezkoa izango prestakuntza egiteko.
Hala ere, gutxienez saioen % 80ra joaten diren eta lan praktikoa behar bezala betetzen duten parte-hartzaileek Kirol Errendimenduko Analisten eta Entrenatzaileen Espainiako Elkartearen (AEAREDO) 1. mailako akreditazioa eskuratu ahal izango dute.
Baldintza horiek bete ondoren, egiaztapena eskatu ahal izango dute, dagozkion tasak ordainduta.
Lan praktikoa egitea, beraz, aukerakoa da prestakuntza egiteko, baina beharrezkoa AEAREDOren 1. mailako ziurtagiria eskuratu nahi dutenentzat.