Profesionalen prestakuntza

People Analytics espezializazio ikastaroa

ECTS/orduak

150 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Madril

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

700 €

Aurkezpena

Zure erakundeko berrikuntza-prozesuen lidergoa hartu nahi duzu datuen analisitik abiatuta? Ikasi horri buruz ikastaro honetan!

Helburuak

  • Pertsonen analitikaren zenbait alderdi ezagutzea, autoanalisirako, karreraren garapenerako eta lan-inguruneetako ikaskuntzarako eta interakziorako.
  • Arazoak ulertzearen inguruan sakontzea, abiapuntu gisa hartuta pertsonok produzitzen ditugun aldagai/datuei buruzko estatistikaren erabilera.
  • Datuen analisiarekin loturiko erronkak ebaztea Excel tresna gisa erabiliz.

Nori zuzendua

  • Enpresa-erakundeetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako ikaskuntza-prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren arduradunak eta langile teknikoak.
  • Erakundearen datuen analisitik abiatuta berrikuntza-prozesuen lidergoa beren gain duten profesionalak, edozein diziplinatakoak.

Programa

Ikasi nahi al duzu pertsonok sortzen ditugun datuetatik abiatuta arazoak konpontzen?

People Analytics ikastaroak ikuspegi zabala emango dizu zertarako eta zer testuingurutan lagundu dezaketen datuek arazoak konpontzen, pertsonen profilen eta haien nortasunaren ezagutzatik hasi, eta adierazleen garapenera iritsi arte, pertsonek ikasteko eta interakzioan jarduteko duten modua barne.

Programa

Ikastaroa LEGO eredu bati jarraituz egituratu da, hau da, zenbait eduki aukeratu dira, parte-hartzaile bakoitzaren lan-eremuaren edo interesen arabera.

Gainera, ikasitako ezagutzak praktikara eramateko, zeharkako erronka bati helduko diote ikasleek, Excelek datuen analitikarako eskaintzen dituen funtzionaltasunekin praktikatuz.

Hona hemen eduki-blokeak:

What is People Analytics?

Nola lortu inpaktua negozioan giza baliabideetatik abiatuta?  People Analytics-en erdigunean pertsonak daude, eta helburua zera da: negozioan inpaktua izatea ekintza eta erabaki egokiak hartuz. Horiexek dira materia honetan landuko diren bi gakoak.

Who are you?

Bloke honetan, bi modulu bereizi dira:

  1. Self Analytics eta psikometria maia: gizadiaren historian zehar nortasuna analizatzeko erabili diren tresnen aurkezpena.
  2. Psikometria modernoa: psikometria eta analitika pertsonalak arakatzea ikuspegi mendebaldarretik eta gaur egungo tresnak erabiliz.

How do you learn?

Bloke honetan, bi modulu bereizi dira:

  1. Learning Analytics: datuak biltzeak eta analizatzeak ikaskuntza-esperientziak hobetzeko eskaintzen dituen aukeretan murgiltzeko.
  2. Reading Analytics: analitika irakurketari eta irakurleen jokaerari begira zein erabilgarria izan daitekeen ikastea eta, aldi berean, ohartzea dena lotuta dagoela ikasteko daukagun moduarekin.

How do you interact?

Hiru modulu dauzka:

  1. Experience Analytics: ikasteko zergatik diren garrantzitsuak esperientziak eta zergatik neurtu, analizatu eta hobetu behar diren.
  2. Organizational Analytics: erakundeen ezagutzan barneratzeko, bai diagnostikoa eginez eta kultura aztertuz, bai ezagutza kritikoa bilatuz eta erakunde baten ezagutza kudeatzeko tresnak eta prozesuak ezagutuz.
  3. Workplace Analytics: lanaren eta espazio fisikoaren arteko erlazioa lantzea eta ikustea espazioaren konfigurazioak zuzenean eragiten duela pertsonen jokabidean.

How can you use analytics tools?

  • Analytics Tools: informazioaren tratamenduarekin eta datu-baseen eta aginte-koadroen kudeaketarekin loturiko trebetasunak finkatzea Excelekin lan eginez.

Egutegia

2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 22ra (biak barne). Workshop presentziala: apirilaren 23an eta 24an.

Irakasleak

Daniel Suárez, ikastaroaren koordinatzailea. Zapiens Technoolgies startup-eko CEOa eta kosortzailea. Enpresa-inguruneetako ezagutzaren kudeaketa eta ingurune horrek bizi garen mundua nola aldatzen duen ikertzen du. Irakasle jarduten du zenbait graduondokotan, eta hitzaldiak ematen ere aritzen da.

Gonzalo Guirao. Psikometria modernoko aditu gonbidatua People Analytics moduluan.

Soziologoa eta teknologoa. Berrikuntzaren, pertsonaren ezagutzaren eta teknologiaren bidegurutzean jarduten du. 1999tik, lantaldeei teknologia digitalaren bidez industriak eta enpresak itxuratzen laguntzen dihardu.

linkedin.com/in/gonzaloguirao

@ggsagivela

Justo Hidalgo. Reading Analytics-eko aditu gonbidatua People Analytics moduluan.

Data Science-n doktorea eta digital product manager aritua.

Interes berezia du datuen zientzian eta jokabidearen psikologian. Product and Data of Quantified Reading irakurketaren jokabidea analizatzeko enpresaren eta 24symbols-en sortzaileetako bat.

linkedin.com/in/justohidalgo

@justohidalgo

Pablo del Río. Learning Analytics-eko aditu gonbidatua. Ingeniaria eta Ikaskuntza eta Berrikuntza Errazteko Masterra egina. Gaur egun, ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistemen arloan ikertzen du, eta, horretaz gainera, Ilfelong Learner gisa aritzen da Odiloko lantaldean.

https://www.linkedin.com/in/pablo-del-r%C3%ADo-p%C3%A9rez-8b013910a/

Sashka Krtolica. Experience Analytics-eko aditu gonbidatua People Analytics moduluan.

Esperientziaren eta eraldaketaren arloko aholkularia eta retailawanzo blogaren egilea. Pertsonei eta erakundeei esperientzien bitartez balioa sortzen laguntzea du pasio.

linkedin.com/in/sashka-krtolica-99a89ab

@retailawanzo

Javier Martínez Aldanondo. Organizational Learning Analytics-eko aditu gonbidatua People Analytics moduluan.

Ikaskuntzaren Kulturako bazkidea Knowledge Works-en. 25 urte daramatza Espainiako eta Latinoamerikako enpresa eta erakundeetan ikaskuntzaren kulturaren garapenaren inguruko aholkularitza eskaintzen eta ezagutza aktibo nagusi gisa kudeatzeko estrategiak inplementatzen.

linkedin.com/in/javier-martínez-aldanondo-aprendizaje

@javitomar

Silvia Rivela.  Workplace Analytics-eko aditu gonbidatua People Analytics moduluan. DO WE lan-espazioetarako berrikuntza-laborategiko zuzendaria da. Lan-ingurune fisiko eta digitalen diseinuan eta berrikuntzan lan egiten du. Lan- eta bizitza-espazio berriak sortuz eta ongizatearen hiru oinarrizko zutabeak ikertuz gozatzen du: fisikoa, emozionala eta mentala.

linkedin.com/in/silviarivela

@Cygne

Matrikula

Izena emateko, bidali eskaera-orri hau idazkaritza akademikora.

Izena emateko epea: 2021eko apirilaren 11.

Fundaeren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Koordinazioa

Erakundea

TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.Formación Profesionales

teamlabslogo.jpg

Jasoko den titulazioa

Mondragon Unibertsitateko People Analytics ikastaroko parte-hartze ziurtagiria (6 ECTS)

Prezioa

700 €

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Ikastaroa Online ikasteko testuinguruen diseinuak Bigarren Hezkuntzan
550 € Euskara - Gaztelania - Online
24 ORDU
Ikastaroa Ikaskuntza-Komunitate Profesionalak
250 € Gaztelania - Erdi-presentziala
50 ORDU
Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan (ROL) unibertsitate espezializazio diploma
6.000 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bartzelona / 30 ECTS
Elkarrekin bizitzen ikasi: funtzio eta genero aniztasun testuinguruetan errazteko gakoak
700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 150 ORDU