Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Modalitateak

Profesionalentzako prestakuntza hainbat modalitatetan eskaintzen da: presentziala, erdi presentziala eta online. Modu honetan, profesionalak bere lan eta familia bizitza prestakuntzarekin uztartzeko ondoen datorkiona aukeratu dezake.

  • Modalitate presentzialean profesionala prestakuntza ekintzak emango diren zentrora joan beharko da ikastaroak irauten duen bitartean. Modalitate presentzialak zentroan bertan egiten diren jarduerak eta bakarkako ikasketa lana bateratzen ditu.
  • Online modalitatean prestakuntza jarduera gehienak plataforma digital batean egiten dira eta horregatik, ez da beharrezkoa profesionala ikastaroa ematen den zentrora etortzea. 
    • Autonomia eta erantzukizuna oinarrizkoak dira prozesu honetan, ikaslea baita ikasketa prozesuaren ardatza. Honek, era berean, komunitate birtualaren laguntza izango du, komunitateak irakasleekiko eta beste ikasleekiko komunikazioa erraztuko baitio. 
  • Modalitate erdi presentzialean (ingelesez blended deiturikoa) zentroan emango diren prestakuntza jarduerak, plataforma digitalean egingo diren beste online jarduera batzuekin uztartzen dira, online modalitateko irizpide eta jarraibideen arabera. Programaren arabera, eta kasuan kasuko beharrei erantzuteko, noizean behin etorriko da ikaslea. Modu honetan, parte hartzaileak modalitate presentzialak dituen abantailak aprobetxatuko ditu, esaterako, irakasle eta ikaskideekin aurrez aurreko harremana izatea. Hortaz gain, gure komunitate birtualak eskaintzen dituen gaitasunez baliatu ahal izango da, zeinak online baliabideen erabilera, eta ikasleen arteko harremanak errazten dituen.

Modalitateak