Profesionalen prestakuntza

Lantaldeak erraztea

ECTS/orduak

150 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Madril

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

700 €

Aurkezpena

Sakondu nahi al duzu talde ikaskuntzan eta ikaskuntza eta berrikuntza gizarteratzeko praktika eta prozesuen garapenean? Hauxe duzu zure neurriko ikastaroa!

Helburuak

  • Lantalde baten ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzea eta haren bertsiorik onena erdiestea.
  • Talde ikaskuntzako prozesuetan eta ikaskuntza eta berrikuntza gizarteratzeko praktika eta prozesuen garapenean sakontzea.
  • Talde ikaskuntzaren analisia, diagnostikoa eta errazte lana egiteko tresnak eskuratzea haren heltze prozesuko hainbat unetan.

Nori zuzendua

  • Enpresa erakundeetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako ikaskuntza prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren arduradunak eta langile teknikoak.
  • Talde prozesuak aktibatzeaz arduratzen diren eragile kulturalak eta gizarte hezitzaileak.
  • Edozein diziplinatako lantaldeen lidergoaren ardura duten profesionalak.

Programa

Ikasi nahi al duzu talde ikaskuntza errazten?

Lantalde batek, eraldaketa azkarra eta ziurgabetasuna ezaugarri nagusi dituen gaur egungo inguruneetan, batetik, ikasteko gaitasun handia izan behar du, eta, bestetik, aldi berean, etengabe, azkar eta aldatuz ikasteko gai ere izan behar du.

Zure erakundeko ikaskuntzaren eta berrikuntzaren erraztaile zaren aldetik, lantaldean ikasteko kontzeptu eta metodologiak oinarrizkoak dira zure lanean, ikasten duen lantalde bat eratzeko esperientziara bideratuta.

Ikastaro honetan, ikusiko dugu nola irits daitekeen lantalde bat, zenbait fase igaro ondoren, errendimendu altuko erakunde gisa funtzionatzera. Prozesuan zehar, praktikaren bidez, ikasiko duzu nola konfiguratzen diren lantaldeak eta nola akuilatzen diren taldeetako kideak beren helburuak lor ditzaten.

Programa

Ikastaroa egituratzeko orduan, lantaldeak sortzeko eta finkatzeko sekuentzia logikoari jarraituko diogu, norbanakoarengandik hasi eta heltze fase batera iritsi arte. Azken fase horretan, lantaldeak ikasten duen erakunde bizi gisa eta jarduten duen testuingurura eta lantaldeko kideetara egokituta funtzionatzea lortuko dugu.

Sei astetan zehar, honako konpetentzia hauek gehituko dituzu zure errazte erraminten kaxan:

The First Contact

Taldean ikasteari buruzko teorietarako lehen sarrera baten ondoren, lehen blokeko gai nagusia hau izango da: norbanakoa eta haren gogoeta lantaldean duen egoeraz (konpetentziak eta rolak). Honako hau ikasiko duzu:

  • Talde bateko kideen ezaugarrien analisi objektiboak egitea.
  • Lantaldeko kideei autoanalisirako eta taldean ikusgaitasuna lortzeko tresnak ematea.
  • Lantaldeari erronka motibagarri bat eskaintzea, energiak kitzikatu eta aldi berean talde lana bideratuko duen misio bat sortzeko.

Into the Deep

Bigarren blokean, talde lanean harremanekin zerikusia duten alderdiak landuko dituzu:

  • Lantalde bateko kideen arteko konfiantza lantzeko esparrua diseinatzea eta inplementatzea.
  • Lantaldeko elkarrizketaren kalitatea hobetzea.

We are Rising

Lantaldeak ebaluatzeko irizpideak definitzen eta lantaldearen helburuak modu eraginkorrago batean lortzeko oinarriak eraikitzen ikasiko duzu. Bloke honetan, alderdi hauek landuko dituzu:

  • Taldeko jokabideari buruzko diagnosirako teknika propioak garatzea.
  • Sintesirako gaitasuna hobetzea lantaldearen prozesuetan eta indarguneak detektatzea.
  • Lantaldeen lana neurtzeko irizpideak txertatzea.

Fullness Team

Bi gai nagusiren inguruan hausnartuko dugu: zertarako egiten ditu gauzak lantaldeak?, nola landu ditzakegu konpromisoa eta, aldi berean, emaitzak, konpromiso hori benetakoa izan dadin? Honako alderdi hauek ikasiko dituzu:

  • Lantaldearen asmoa eraikitzea eta aktibatzea.
  • Lantaldearen konpromisoak sortzea.
  • Emaitzek lantaldearen bilakaeran duten funtsezko zeregina ulertzea.

We are THE TEAM

Nola igaro gatazka eta desadostasunetatik etengabeko ikaskuntzarako, berrikuntzarako eta etengabeko hazkuntzarako uneetara?

Lantaldea, organismo bizi bat: ikaskuntza, egiturak eta lidergoak.

 

 

Egutegia

2021eko urtarrilaren 12tik otsailaren 20ra (biok barne). Online workshopa: otsailaren 22an eta 23an.

Irakasleak

Irati Lekue, TEAMLABSeko TEAMLABS Corporate-ren zuzendaria eta Liderazgo Ágil liburuaren egilea.

Grinaz bizi du lantaldeen garapenaren eta eraldaketaren gaia. Lantaldeen ekintzarako eta hazkuntzarako ikuspegi eta aukera berriak sortuz gozatzen du. 22 urte zituela hasi zuen bere ibilbidea motibazio hizlari gisa eta berrikuntza prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren erraztaile gisa. ADEn unibertsitate ikasketak egin bitartean, zenbait unibertsitatetako ekintzaile taldeak kudeatu eta gidatu zituen, eta hala sortu zuen MakeTheWay - El Arte de Generar Oportunidades enpresa. Gaur egun, enpresa horren bitartez trebatzen, entrenatzen eta laguntzen ditu enpresak, ekintzaileak eta unibertsitateak, berrikuntzaranzko etengabeko aldaketarako aukerak identifikatuz eta diseinatuz, eta haiek paradigma profesional berrira egokitzea erraztuz. Masteryourself berrikuntzako programaren seigarren promozioan parte hartu zuen; ondoren, TEAMLABSen sartu zen, eta, han, Team Coach gisa jarduten du LEINN graduan eta Mexikoko Año-i-n.

Matrikula

Bidali izena emateko eskaera orri hau helbide honetara: 

Harremanetarako pertsona:

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20

 

Izena emateko epea: 2021eko urtarrilaren 11

Erakundea

TeamLabs ikaskuntza laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.

teamlabslogo.jpg Formación Profesionales

Jasoko den titulazioa

Mondragon Unibertsitateko Lantaldeak Errazten aditu-ikastaroko parte-hartze ziurtagiria (2 ECTS).

Prezioa

700€

700 €

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

People Analytics espezializazio ikastaroa
700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU
Ikastaroa Online ikasteko testuinguruen diseinuak Bigarren Hezkuntzan
550 € Euskara - Gaztelania - Online
24 ORDU
Ikastaroa Ikaskuntza-Komunitate Profesionalak
250 € Gaztelania - Erdi-presentziala
50 ORDU
Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan (ROL) unibertsitate espezializazio diploma
6.000 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bartzelona / 30 ECTS