Profesionalen prestakuntza

Ikastaroa Ko-dozentzia bidezko esperientzia gelan

ECTS/orduak

20 ORDU

Egutegia

2022/04/25 - 2022/05/31

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Online

Prezioa

350 €

Aurkezpena

Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko irakaslea zara eta nahi duzu ikasi diseinatzen ko-dozentzia esperientziak? Online ikastaro honen bidez, ko-dozentzia praktika onak ezagutuko dituzu. Ekin ko-dozentziari!

NABARMENDUAK

Ikasi diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen ko-dozentzia proiektuak

Online modalitatean, saio sinkronoz osatuta

Zure lan erritmora egokitutako edukiak

FUNDAErekin bonifikatu daiteke

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  • Ko-dozentziaren oinarriak ezagutzea.

  • Ko-dozentziaren begiradatik ikaste eta irakaste prozesuak gauzatzeko irizpide pedagogikoak ezagutzea.

  • Ko-dozentziaren diseinu eta ebaluaziorako estrategiak lantzea.

  • Ko-dozentziaren praktika onak ezagutzea.

 

Zertan lagunduko dizu ikastaroak? 

  • Ko-dozentziako estrategiak zure praktikan txertatzeko aukerak eta moduak ezagutzen. 

  • Ko-dozentziaren aplikazioa edo garapena zure ikastetxean irudikatzen.

  • Ko-dozentziako praktika onak ezagutzen. 

  • Ko-dozentziaren bueltako gogoetak beste profesional batzuekin konpartitzen. 

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleei.

Programa

Ondorengo gai hauek jorratuko dira ikastaroan: 

  1. Ko-dozentziaren oinarriak.

  2. Ko-dozentziaren hautu pedagogikoak:

    1. Rolen banaketa.

    2. Ko-dozentzia esperientziaren diseinurako estrategiak.

    3. Ebaluaziorako estrategiak.

  3. Ko-dozentzia esperientziak ezagutu.

Metodologia

Ikastaroa online izango da eta parte-hartzaileek aukera izango dute saio sinkronoen bidez, ko-dozentzia esperientziak diseinatu, zalantzak eta kezkak partekatu eta praktika onak ezagutzeko. Horrez gain, parte-hartzaile bakoitzak entragatzeko zereginak bere erritmora egiteko aukera izango du. 

Egutegia

2022ko apirilaren 25etik maiatzaren 31ra. 

Parte-hartzaileen dedikazioa:

  • Ikastaro labur honek 20 orduko dedikazioa eskatuko dio parte-hartzaileari. 

Koordinazioa

Ainara Imaz

aimaz@mondragon.edu

Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroa (HBZ)

Karmele Perez

hbz.huhezi@mondragon.edu

Onarpen baldintzak eta prozesua

Onarpenerako datak:

  • Inskripzioa: 2022ko otsailaren 4ra arte zabalik. (Egun horretarako bete hurrengo formularioa: izen-emate orria beteta bidali)
  • Matrikulazioa: 2022ko otsailaren 21tik 25era.


FUNDAErekin bonifikatu nahi baduzu, matrikulatuta egon behar duzu 2022ko otsailaren 25erako.

Izen-emate formularioaren bidalketa: izen-emate formularioa helbide honetara bidali beharko duzu: 

Harremanetarako pertsona:

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20

Prezioa

350 euro

350 €

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Ikaskuntza eta Berrikuntza Ekosistemak
700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 150 ORDU