Profesionalen prestakuntza

Inpaktuzko Ekintzailetasuna eta inbertsioa unibertsitate aditu ikastaroa

ECTS/orduak

10 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Bilbo

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Aurkezpena

Ekintzailea zara eta finantzazioaren bila ari zara? Ezagutu, Konektatu, Partekatu: eraman zure startupa hurrengo mailara inbertitzaile eta profesionalekin.

CONTACTO

 

 

Kontakturako
pertsona


Helburuak

Inbertsioan eta Inpaktuzko Ekintzailetzan Aditu Ikastaroaren helburua da, pertsona ekintzaileak prestatzea eta hausnarketa sustatzea hurrengo gai hauen inguruan:

  • Zein garapen etapatan dago nire ekintzailetza proiektua?
  • Zein da ekonomia eta finantza posizio egokia nire startupa dagoen etapa kontuan hartuta?
  • Ze inbertsio aukera daude etapa bakoitzean posizio ekonomiko-finantzario ezin hobea lortzeko?
  • Nola hauta dezaket inbertitzaile egokia?
  • Zein ezaugarri hartu behar ditut kontuan?
  • Nola eragiten die nire proiektuak gizabanakoari eta kolektiboari?
  • Ze inpaktu sortzen ari naiz? Nola neurtu ditzaket?
  • Zein gako hartu behar ditut kontuan etapa bakoitzeko inbertsio-prozesuetan?
  • Ze baloratzen dute inbertitzaileek etapa bakoitzean?
  • Zeintzuk dira haztea lortu duten enpresa berriek etapa bakoitzean dinamikoagoak izateko erabili dituzten praktikak?

Nori zuzendua

Ikastaroa, gaur egun enpresa bat sortzen ari diren edo laster horretan parte hartzeko asmoa duten profesionalei zuzenduta dago.

  • Euren proiektuetarako finantzaketa mekanismo alternatiboak ezagutu nahi dituzten ekintzaileak edo enpresa talde ekintzaileak.
  • Beren iniziatibarako neurrirako plana sortzeko helburuarekin, beste proiektu eta inbertsioko profesionalak, ezagutu, partekatu eta hauekin konektatu nahi duten pertsonak.

Programa

MODULUA

Programa

KICKOFF

0 saioa: Sarrera saioa
Kickoff: Sarrera eta bidaia plana
Inbertsio eta inpaktu ekosistema ulertzen

KONTZEPTUALIZAZIOA

1. saioa: negozio ideiaren garapena eta inpaktuaren definizioa
Arazoaren definizioa
2. saioa: Beste aldea: funts kudeatzaileen lehentasunak
Sustatzaileak

PRESTAKUNTZA

3. saioa: Bideragarritasun plana
Errentagarritasuna & jasangarritasuna
4. saioa:: Satartupen balorazioa
KPI-ak

JARDUKETA

5. saioa: finantza tresnen aurkezpena (I)
Finantzaketa eskema eraikitzea
6. saioa: finantza tresnen aurkezpena (II)
Inbertsio familiak
7. saioa: bazkideen paktua
Interesak lerrokatzea

DEMO DAY

8. saioa: Inpaktuaren neurketa
9. saioa : Bidaiaren amaiera

Metodologia

Ikastaroan, kontzeptuzko oinarriak, inbertitzaileen eta ekintzaileen bizipenak eta banakako eta taldeko hausnarketa tailerrak eskaintzen dira. 

Programak ikaskuntza espazio hauek ditu:

EZAGUTZEA: Prestakuntza kontzeptualeko saioak: Helburua startupen inbertsioa eta finantzaketa erraztuko duten oinarri kontzeptuala, metodologikoa eta tresnen oinarria eskuratzea da.

PARTEKATZEA: ikaskuntza komunitatea: esperientzia praktikoak trukatzea erreferentziazko erakundeekin.

HAUSNARKETA EGITEA: Hausnarketarako banakako espazioa: parte hartzaile bakoitzaren espazio pertsonalari dagokio, gogoeta egiteko eta sortutako ikaskuntzak sendotzeko.

SORTZEA: Ikaskuntzak aplikatzeko unea, neurrirako plan bat garatzeko.

Jasoko den titulazioa

Kurtso honek Mondragon Unibertsitateak emandako unibertsitate Aditu Ikastaroa Inbertsioan eta Inpaktuzko Ekintzailetzan titulua lortzeko aukera ematen du.

Kolaboratzaileak/ babesleak

kolaboratzaileak-IeI.jpg

Prezioa

Prezioa, 2.000 euro.

Lehen edizioa BBK Fundazioak sustatua eta bekatua, Seed Capital-aren laguntzarekin.

1 pertsona 500 euro

1 talde (2 pertsona) 800 euro


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...