Profesionalen prestakuntza

Eskaerarekin bat datorren enpresaren gakoak: produkzioaren plangintza- eta programazio-sistema berria Ikastaroa

ECTS/orduak

16 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

520 €

Helburuak

Hornidura-katearen kudeaketarako metodo berri bat ezagutaraztea parte-hartzaileei: Demand Driven Adaptive Enterprise (DDDAE). Horren emaitza nagusia zerbitzu-maila nabarmen hobetzea da.

Nori zuzendua

Ikastaro hau eragiketen (ekoizpena, logistika) arloan lan egiten duten zuzendari edo arduradun guztiei zuzenduta dago, non zerbitzu mailak eragin handia baitu enpresaren emaitzan, batez ere zuzendari nagusiei, industria zuzendariei, logistikako eta materialen plangintzako zuzendariei.

Programa

Ikastaroa teoriko-praktikoa da: lehenengo zatian sakon aztertuko da materialen kudeaketa tradizionalari lotutako problematika erreala eta berariazkoa, eta kudeaketa hobea lortzeko funtsezko alderdiak sakonduko dira. Ondoren, DDAEren oinarrizko ezaugarriak eta oinarrizko kontzeptuak azalduko dira, metodo bakoitzeko onena erabiltzeko (Lean eta TOCa), zerbitzu-maila %100era hurbiltzeko helburuarekin guztiz integratuta. Azkenik, munduko enpresetan egindako hainbat ezarpenen ondoriozko esperientziak kontatuko dira.


1. eguna
Demand Driven Adaptive Enterprise DDAEren hastapenak:
  • Zer esan nahi du "Demand Driven" hitzak?
  • DDAEren 5 urratsak
  • Eragiketak kudeatzeko hiru fluxu handiak.
2. eguna
Mugen Teoria (TOC):
  • Plangintza-sistemak.
  • TOCen 5 urratsak.
  • Ekoizpen-instalazio baten simulazioa
3. eguna
Kontrolguneen programazioa:
  • DBR sistema
4. eguna
MRPtik Demand Driven MRPra:
  • Materialak planifikatzeko sistema berria

Irakasleak

Lizarralde Aiastui, Aitor

Egutegia

2022/01/19 - 2022/02/09

Az

09:00-13:00


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Curso de Especialización en Gestión Industrial (Goierri)
4.100 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa eta Online
Ordizia / 168 ORDU
La producción ajustada Ikastaroa
500 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa eta Online
Ordizia / 16 ORDU
Logistika Integralean eta Erosketetan Master Exekutiboa
9.900 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Bilbo / 60 ECTS
Fabrikazio-ingeniaritza Ikastaroa
890 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa eta Online
Ordizia / 28 ORDU