Gaia
ECTS/orduak
20 ORDU
Egutegia
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Online
Prezioa
350 €
Aurkezpena
Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko irakaslea zara eta nahi duzu ikasi diseinatzen ko-dozentzia esperientziak? Online ikastaro honen bidez, ko-dozentzia praktika onak ezagutuko dituzu. Ekin ko-dozentziari!
NABARMENDUAK
Ikasi diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen ko-dozentzia proiektuak
Online modalitatean, saio sinkronoz osatuta
Zure lan erritmora egokitutako edukiak
FUNDAErekin bonifikatu daiteke
KONTAKTUA
Helburuak
- Ko-dozentziaren oinarriak ezagutzea.
- Ko-dozentziaren begiradatik ikaste eta irakaste prozesuak gauzatzeko irizpide pedagogikoak ezagutzea.
- Ko-dozentziaren diseinu eta ebaluaziorako estrategiak lantzea.
- Ko-dozentziaren praktika onak ezagutzea.
Zertan lagunduko dizu ikastaroak?
- Ko-dozentziako estrategiak zure praktikan txertatzeko aukerak eta moduak ezagutzen.
- Ko-dozentziaren aplikazioa edo garapena zure ikastetxean irudikatzen.
- Ko-dozentziako praktika onak ezagutzen.
- Ko-dozentziaren bueltako gogoetak beste profesional batzuekin konpartitzen.
Nori zuzendua
Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleei.
Programa
Ondorengo gai hauek jorratuko dira ikastaroan:
-
Ko-dozentziaren oinarriak.
-
Ko-dozentziaren hautu pedagogikoak:
-
Rolen banaketa.
-
Ko-dozentzia esperientziaren diseinurako estrategiak.
-
Ebaluaziorako estrategiak.
-
Ko-dozentzia esperientziak ezagutu.
Metodologia
Ikastaroa online izango da eta parte-hartzaileek aukera izango dute saio sinkronoen bidez, ko-dozentzia esperientziak diseinatu, zalantzak eta kezkak partekatu eta praktika onak ezagutzeko. Horrez gain, parte-hartzaile bakoitzak entragatzeko zereginak bere erritmora egiteko aukera izango du.
Egutegia
2022ko maiatzaren 9tik ekainaren 14ra.
Parte-hartzaileen dedikazioa:
- Ikastaro labur honek 20 orduko dedikazioa eskatuko dio parte-hartzaileari.
Onarpen baldintzak eta prozesua
Onarpenerako datak:
- Inskripzioa: 2022ko apirilaren 25era arte zabalik. (Egun horretarako bete hurrengo formularioa: izen-emate orria beteta bidali)
- Matrikulazioa: 2022ko apirilaren 25etik 29ra.
FUNDAErekin bonifikatu daiteke.
Izen-emate formularioaren bidalketa: izen-emate formularioa helbide honetara bidali beharko duzu: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Harremanetarako pertsona:
Julene Gorrotxategi
600 02 27 20
Finantziazio iturriak
Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.
Behar duzun gauza bakarra zure enpresari eskaera egitea da (erakundeek dute kredituaren hobaria jasotzeko aukera). Hortik aurrera, gure kontu egingo dugu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.
Erakunde batek hainbat matrikula ordaintzen dituen kasuetan, %20ko deskontua aplikatuko zaio hirugarren matrikulatik aurrera.
Prezioa
350 euro