Profesionalen prestakuntza

Ikaskuntza-Komunitate Profesionalak Ikastaroa

ECTS/orduak

50 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Madril
TeamLabs

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

250 €

Aurkezpena

Lankidetzan eta komunitatean «ikasten ikasi» nahi duzu? Ikastaro erdipresentzial honetan, ikaskuntza sozializatuaren eta sareko ikaskuntzaren arloan trebatuko zara.

NABARMENDUAK

Hezkuntzan erreferentziazkoak diren bi erakundek elkarlanean eskainita: Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs

Zuzenduta DBH, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako irakasleei

Fernando Trujillo eta David Alvarez ikertzaileek koordinatuta

FUNDAErekin bonifikatu daiteke

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  • Ikaskuntza-komunitateen antolakuntza eraldatzeko gakoak eta aukerak ezagutzea.
  • Ikaskuntza-komunitateen ezaugarrietan eta halakoak sortzeko eta garatzeko beharrezkoak diren baldintzetan sakontzea.
  • Ikaskuntza-komunitateetan lanetik eratorritako trebetasunak praktikatzea, hala nola lidergo horizontala eta sormen kolektiboa.

Nori zuzendua

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH), Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako irakasleak.
  • Enpresa-erakundeetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako ikaskuntza-prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren arduradunak eta langile teknikoak.
  • Ikaskuntza-komunitateekin loturiko proiektuak aktibatzeaz arduratzen diren eragile kulturalak eta gizarte-hezitzaileak.

Programa

Lankidetzan eta komunitatean «ikasten ikasi» nahi duzu?

Ikaskuntza-komunitateen kontzeptua ikaskuntza sozializatuaren eta sareko ikaskuntzaren ardatza da, esku-hartze eraldatzaile bat planteatzen duen heinean.

XXI. menderako funtsezko trebetasunen garapena

Komunitate bizi eta dinamiko bat ikaskuntza-esparru bat izango da beti; eginez ikasteko eta praktikaren gainean hausnartzeko aukera ematen du, eta, horretaz gainera, baita praktikaren bitartez funtsezko zenbait trebetasun eskuratzekoa ere, hala nola lidergo horizontala, sormen kolektiboa, eta balio eta praktika partekatuen lanketa.

Zentro eta erakundeetako berrikuntza

Aldi berean, ikaskuntza-komunitateak ardatz dira berrikuntza sustatu nahi duten erakundeetan; izan ere, komunitate batean, ikaskuntzaren helburua ez da soilik «gauzak hobeki egitea», baizik eta hobetzea, berritzea edo eraldatzea oztopatzen duten marko mental eta kulturalak sakonki birplanteatzea.

Egutegia

2021eko azaroaren 29tik abenduaren 18ra. 
Workshop presentziala Madrilgo Teamlabsen: abenduak 10 eta 11.
Ordutegia:
  • Abenduak 10, ostirala: 10:00 - 19:00
  • Abenduak 11, larunbata: 9:30 - 17:30

Irakasleak

Fernando Trujillo, Ingeles Filologian doktorea eta Granadako Unibertsitateko irakaslea. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko unibertsitate-irakasle titularra. Eskolak ematen ditu Ceutako Hezkuntza, Ekonomia eta Teknologia fakultatean (Granadako Unibertsitatea). Conecta13n lardaskan eta hazten aritzen da. Hezkuntzan eta hizkuntza-irakaskuntzan aditua da. Alde guztietatik ikasten du. Ahal duen tokian irakurtzen eta idazten du. Uzten dioten tokian hitz egiten du. Atsegin du entzutea. Fernando Trujillo Sáez du izena.

David Álvarez, Matematikan lizentziatua Granadako Unibertsitatean eta e-Learning-en aditua Sevillako Unibertsitatean. Bigarren Hezkuntzako irakaslea izana da (Matematika eta Teknologia), baita Andaluziako Alfabetizazio Digitaleko eta IKTen «aulae» Akreditazioko Programaren koordinatzaile pedagogikoa, eta Fernando de los Ríos Partzuergoko (Andaluziako Junta) Talentu Kudeaketaren eta Prestakuntzaren Arloaren burua ere. Conecta 13ren bazkide sortzaileetako bat da, eta e-aprendizaje.es blogaren egilea (lehen saria eskuratu zuen Edublogs-en Espiral Sarien VII. edizioan, hezkuntzari buruzko gogoeten inguruko blogen kategorian).

-----

Web mintegia

Irailaren 15ean, hitzaldi bat eskaini genuen, Lit-en programazio irekiaren barnean. Zehazki, Fernando Trujillo hezkuntza-berrikuntzako adituak ikaskuntza-komunitateen potentzialaz jardun zuen, eta, horrekin loturik, baita arazo konplexuei heltzeko eta erantzun bat emateko praktikaz eta kidetasunaz ere. Hitzaldi hura ikastaro honetako edukien sarrera bat besterik ez zen izan :-)

Matrikula

Bidali izena emateko eskaera-orri hau helbide honetara: 

Harremanetarako pertsona:

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20

Izena emateko epea: 2020ko azaroaren 27a (ostirala)

Koordinazioa

Erakundea

TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.

teamlabslogo.jpg

Finantziazio iturriak

Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Behar duzun gauza bakarra zure enpresari eskaera egitea da (erakundeek dute kredituaren hobaria jasotzeko aukera). Hortik aurrera, gure kontu egingo dugu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.

Kolaboratzaileak/ babesleak

TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.

Logo Teamlabs

 

 

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan (ROL) unibertsitate espezializazio diploma
6.000 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bartzelona / 30 ECTS
Elkarrekin bizitzen ikasi: funtzio eta genero aniztasun testuinguruetan errazteko gakoak
700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 150 ORDU
Complexity Navigation espezializazio ikastaroa
1.500 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU
Aldaketa Hezkuntza-Erakundean
700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 150 ORDU