Ikastaroa Gestión de Proyectos con MS-Project

Gaia
Proiektuen Zuzendaritza eta Kudeaketa
ECTS/orduak
12 ORDU
Egutegia
2022/03/02 - 2022/03/03 Az-Og
Ordutegia
09:00-18:00
Tokia
Arrasate-Mondragón
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Prezioa
525 €

Helburuak

Ikastaro honetan, Microsoft Project software-tresnak proiektuen kudeaketan eskaintzen dituen aukerak erakusten dira.
Batez ere praktikoa den ikastaro honetan, proiektuen plangintzan, doikuntzan, jarraipenean eta itxieran sartutako jarduerak ezarriko dira.

Zehatzago esanda, hauek dira helburuak:

  • Proiektuen kudeaketaren alderdi giltzarriak aztertzea eta horiek software-tresnekin integratzea.

  • Ms Project erabiltzea proiektuen plangintzan

  • Proiektu bat denbora errealean monitorizatzeko eta dagozkion aldaketak egiteko gai izatea.

  • Ms. Project erabiltzea proiektuaren garapenean informazio erabilgarria sortzeko

  • 12 PDUs tekniko lortzea PMP (Registered mark of the Project Management Institute, Inc.) ziurtagiriari eusteko.

PREZIOA ETA DESKONTUAK

Ikastaroaren prezioa: 525 €

Hilabete lehenago izena emanez gero, prezioa 480 €izango da.

Nori zuzendua

Software-tresnak erabiliz proiektuak kudeatu nahi dituzten pertsona eta profesionalak.

Gainera, PMP (Registered mark of the Project Management Institute, Inc.) ziurtagiria duten pertsonak, akreditazioa mantendu nahi dutenak.

Egitaraua

1. Sarrera:
  • Proiektu baten faseak kudeatzeko sarrera
  • Programaren interfazea
  • Programaren helburuak
  • Microsoft Project-en erabilerak

2. Programazio-aukerak proiektuen kudeaketan

3. Egutegien kudeaketa
  • Proiektuaren egutegia
  • Baliabideen egutegiak
  • Oinarrizko egutegiak

4. Proiektuen plangintza
  • Zereginen edo jardueren definizioa
i. Zereginen kudeaketa
ii. Proiektu bat eskematizatzea. WBS.
iii. Atazen arteko mendekotasunak
iv. Lasaierak eta proiektuaren bide kritikoa
  • Baliabideen kudeaketa
i. Laneko baliabideak
ii. Baliabide materialak
iii. Baliabideei lotutako kostuen kudeaketa
iv. Baliabideen programazioa
v. Baliabideen erabilera partekatua
  • Kostuen kudeaketa
i. Aurrekontuaren kalkulua eta kudeaketa

5. Proiektuaren jarraipena eta kontrola
  • Oinarrizko lerroa
  • Jarraipen-informazioa sartzea
  • Proiektua benetako datuekin eguneratzea
  • Denboraren, kostuen eta kalitatearen segimendua
  • Balio metatuaren kalkulua

6. Taulak, ikuspegiak eta txostenak pertsonalizatzea

OHARRA: Gainera, ikastaro hauetan izena ematen baduzu:

Proiektu baten faseen kudeaketa

Proiektuetako arriskuen kudeaketa

"Proiektuen kudeaketaren oinarriak" diploma eskuratuko duzu

Irakasleak

Ereño, Montse