Profesionalen prestakuntza

Bezeroari zuzendutako Digitalizazioa Aditu Diploma

ECTS/orduak

10 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Bilbo

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

3.300 €

Aurkezpena

Negozio errentagarrien, errekurritzaileen, eskalagarrien eta aurresangarrien garapena

NABARMENAK

Bezeroari zuzendutako digitalizazioa

Balio erantsiaren salmenta

Datuaren gobernantza

Networking-a

KONTAKTUA

 

KONTAKTURAKO
PERTSONA


KOLABORATZAILEA

First slide

Helburuak

Digitalizazioari buruzko Aditu Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei ezagutzak eta oinarri orokorrak ematea, digitalizazioari esker negozio-aukera berriak sortzeko.

Digitalizazioa bezeroaren beharretara egokitzeko metodologia bat garatzeko lan egingo da, eskainitako bezero-esperientzia oinarri hartuta, negozio-eredu digital berriak garatu arte.

Era berean, balio erantsi handiko salmenta-prozesuak zabaltzeko behar diren trebetasun eta tresnetan jarriko da arreta, funtsezkoa baita parte-hartzailearen enplegagarritasuna eta erakundearen jasangarritasuna lortzeko.

Azkenik, datua negozio-aktibo gisa nola aprobetxatu eta negozio-eredu osoaren garapena nola hobetu landuko da.

Nori zuzendua

  • Bezeroari zuzendutako digitalizazioak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi dituzten gerenteak eta jabeak
  • Salmenta/Negozio/Merkataritza Garapeneko zuzendaria: salmenta-prozesuaren kudeaketa eta plangintza hobea
  • Marketin-zuzendaria: marketinaren eta salmenten arteko harremana hobetzeko interesa...
  • Aro digitalean negozioa sortu nahi duten ekintzaileak edo barne-ekintzaileak
  • Bezeroarekin edo antolakundearen barruko salmentekin zerikusia duen profesional oro

Programa

1. BEZEROARI ZUZENDUTAKO DIGITALIZAZIOA

Negozio digitalak diseinatzeko eta hedatzeko estrategia eta plangintza
Bezeroaren erosketa-prozesuaren azterketa

2- BALIO ERANTSI HANDIKO SALMENTA-PROZESUA

Salmenta-prozesuaren prestaketa eta planifikazioa
Lehiakortasun-egoera berrira egokitzeko metodologia eta trebetasunak
Digitalizazioa garatzea salmentaren jarraipena egiteko

3- DATUEN ANALISIA

Datuaren zikloaren kudeaketa integrala negozioa garatzeko

Metodologia

Hasiera: 2022ko otsailak 18

Amaiera: 2022ko apirilak 29

Eredua: Blended: 3 saio presentzialak / 5 saio online

Ordutegia: Ostirala, arratsaldez

Tokia: Bilbo

Kolaboratzaileak/ babesleak

"DigiTalentu"  lankidetzan garatutako programa:

Alvaro Zevallos

Idoia Iceta


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Marketing Data Analytics-a Aditu Diploma (Online)
2.500 € Gaztelania - Online
10 ECTS
Marketing Digitala unibertsitate espezializazio diploma
4.500 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Bilbo / 30 ECTS