Taldeen Garapenerako Diploma Espezializatua

Proposatzen dugun Espezializazio Diplomak, elkarrekin partekatzeko eta ikasteko espazio bat eskaintzen du; sistemetan erlazionatzeko modu berri bat, ikaskuntza, nortasunaren ikur gisa, integratzera eramango gaituena.

Gaia
Lidergoa eta Pertsonen Kudeaketa
ECTS/orduak
30 ECTS
Tokia
Oñati
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

Taldeek, aldaketa-prozesuetan duten esperientzia emozionala ulertzea.

  • Harremanen egiturekin (rolak) eta sistemen aniztasunarekin modu sortzailean lan egiteko gakoak lortzea, ikaskuntza erraztuko duten nahitako eremu emozionalak sortuz.
  • Sistemak bere bilakaeran dituen indarguneak eta erronkak identifikatzea.
  • Sistemaren helburuetara egokitutako coaching planak diseinatzeko eta gauzatzeko gai izatea.
  • Esku hartzeko estrategiak diseinatzea ahalbidetzen duten tresnak ezagutzea, eta horietan sakontzea.
  • Coach moduko trebetasunak garatzea, sistemekin eta sistemetarako lan egin ahal izateko.

Nori zuzendua

  • Erantzukizuneko karguak eta pertsona-taldeak dituzten pertsonak.
  • Beren taldeak eta erakundeak garatu, eta erronka berriak lortzera bideratu nahi dituzten pertsonak.
  • Beren gaitasunak gehiago garatu nahi dituzten coach-ak.
  • Talde eta sistemei, coach bezala lagundu nahi dieten profesionalak.

Horiek guztiek, hurrengo jarrerak eta gaitasunak lantzeko gogoa izan beharko dute:

• Elkarrekin lan egiteko gogoa , prozesuari zerbitzatzeko eta entregatzeko jarrerarekin, zaintzaren eta errespetuaren ikuspegitik.
• Kuriositate eta harridurarako gaitasuna.
• Beren garapenarekin, taldearenarekin eta erakundearenarekin pertsona konprometituak izan beharko dira.
• Entzuteko gaitasuna izan beharko dute, eremu guztietan (linguistikoa, emozionala, arlo soziala, arlo soziala).
• Erronkak gainditzeko gogoa eta gaitasuna, bere erosotasun-espaziotik ateraz.

Egitaraua

programa

Metodologia

Gure sistemei eta taldeei laguntzeko gaitasuna lortzen da; teoria eta tresnak, esperimentazioa, hausnarketa eta ikaskuntzak txertatzea uztartuz.

Hori hainbat IKASKUNTZA-EREMUTATIK bultzatzen da:

  • Banakako sisteman.
  • Bikote-sisteman: coaching-praktikak (coach batek lagunduta) benetako taldeetan.
  • Talde-sisteman. Tailer presentzialak. Esperimentalak (3 eguneko 3 topaketa).

Begirada bikoitzarekin batera; kanpora begira, coaching lanaren zerbitzura, eta barrurantz, norberaren garapenean, coach gisa.

Egutegia

Hasiera: Urria 2021.

Hiru tailer:

  • 1. tailerra: 7, 8  eta 9 urria 2021
  • 2. tailerra: 4, 5 eta 6 azaroa 2021
  • 3. tailerra: 2, 3 eta 4 abendua 2021

Amaiera: Maiatza 2022.

Matrikula

Entregatu beharrekoa:

Inskripzio orria
NAN kopia
Argazkia
Ikasketen agiri edota kopia
Banakako elkarrizketa


Inskripzio epea zabalik 2021eko irailak 24 arte

 

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA, IBARRA ZELAIA, 2.
20560 OÑATI
Tfnoa: 943 71 80 09 / 671 44 01 44
Email: migarzabal@mondragon.edu

Prezioa

4.500 €