Profesionalen prestakuntza

Lidergoa unibertsitate espezializazio diploma

ECTS/orduak

40 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Oñati

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

6.200 €

Aurkezpena

Lidergoko Espezializazio Diplomak lankidetzazko lidergoaren oinarria eskaintzen du, eta talde edo erakunde batean praktikan jartzeko aukera ematen du.

XIX. edizioa.

Programa honek jarraitzen du, prozesu hezitzaile eta berritzaile baten bitartez, parte-hartzaileak lider hobeak izatea, hazteko eta hobetzeko aukerak esploratuz eta aurkituz. 

Nork bere burua ezagutuz eta garatuz, gizaki eta erakunde fenomenoen behatzaile ahaltsuago bihurtu ahal izateko

Lan-taldeetan marko paregabea sortuzbatera bilakatzeko lidergo eraginkorrago eta motibatzaileago baterantz

Taldeetan ekintza berriak bultzatuz errendimendua hobetzeko. Honekin, euren enpresa kudeaketaren eta kudeaketa publikoaren emaitza bikainak lortu nahi da

Erakundeetan ematen diren fenomenoen ikuspegi sistemikoa aurkituz

KONTAKTUA

 

 

HARREMANETARAKO
PERTSONA


Helburuak

Programaren helburu nagusia hau izango da: batetik, zuzendariek eta talde arduradunek lidergo kolaboratzaileen gakoak garatzea eta integratzea eta betetik lidergo mota hau euren proiektu profesional eta pertsonaletan ezartzea.

Helburu orokor hau horrela lortzen da:

  • Nork bere burua ezagutuz eta garatuz, gizaki eta erakunde fenomenoen behatzaile ahaltsuago bihurtu ahal izateko.
  • Lan-taldeetan marko paregabea sortuzbatera bilakatzeko lidergo eraginkorrago eta motibatzaileago baterantz.
  • Taldeetan ekintza berriak bultzatuz errendimendua hobetzeko. Honekin, euren enpresa kudeaketaren eta kudeaketa publikoaren emaitza bikainak lortu nahi da.
  • Erakundeetan ematen diren fenomenoen ikuspegi sistemikoa aurkituz.
  • Indibidualki eta komunitatean lidergo konpetentziak ikasteko metodologia integratuz.

Nori zuzendua

Programa honek jarraitzen du, prozesu hezitzaile eta berritzaile baten bitartez, parte-hartzaileak lider hobeak izatea, hazteko eta hobetzeko aukerak esploratuz eta aurkituz. Guzti hau lidergo kolaboratzaile esparruan emango da eta pertsona izango du oinarri; bera izango baita gure bizitzetan eta erakundeetan aldaketak ekarriko dituena.

Programa

Pertsonen garapen eta taldeetako lidergoen aditu ikastaroa bi modulutan banatzen da:
I. MODULUA:
LIDERGOAREN ETA TALDE LANAREN KONPETENTZIA GENERIKOAK.
Beharrezkoak diren konpetentziak garatzen dira, maila pertsonalean nahiz talde mailan. Hurrengo konpetentziak landuko dira: entzutea, eredu mentalak, emozionalitatearen kudeaketa, ekintzen koordinazioa, elkarrizketen diseinua, ikuspegi sistemikoa, gorpuztasuna, etab.
II. MODULUA:
ADITU PROGRAMAREN AZKEN PROIEKTUA
Parte-hartzaile bakoitzak programan zehar lortutako ezaguerak eta konpetentziak kontsolidatuko ditu. Horretarako kurtso amaieran erakutsi eta defendatuko duen proiektu bat landuko da.

Metodologia

Ikaslea bere garapen eta ikasketaren ardatz bihurtzen da eta horri esker ikasgelako eduki eta ekintzen aplikazioa bere esperientzian du abiapuntua.

Programak elkarrekin erlazionatutako ikasketa-gune osagarri desberdinak ditu:

  • Bizitegi tailerrak.
  • Ikasketa komunitatea taldeka, programa guztian zehar.
  • Banakako lana, irakurketen bidez eta online praktikak eginez.
  • Taldearen coaching saioak eta pertsonalak, eta biak coach profesionalekin.

Esku-hartzea hurrengo arloetan garatuko da: emozionala, gorputzarena, hizkuntzalaritza eta sistemikoa.

Irakasleak


JUAN FELIX GARCÍA*, Ingeniaritza Industrialeko Doktorea. Enpresa-Coach Ontologikoa. Gorputz eta Emozioen Coach Seniorra. Erakunde Konstelazioetan eta CoachSistemikoan Ziurtatua.

EDUARDO PASCUAL*  Antolaketa Industrialeko Ingeniaria. Pertsonen Kudeaketan Graduondoa. Enpresa-Coach Ontologikoa. Erakunde Konstelazioetan eta CoachSistemikoan Ziurtatua.

NEREA LIZARRAGA*. Enpresa Zientzietako diplomaduna eta Enpresa Humanitateetako lizentziaduna. Pertsonen eta Ekipoen Coaching-eko masterra. Konstelazioetako prestakuntza, familia-negozioekin eta harreman-sistemen eta erakundeen coaching-arekin


* ENPRESAGINTZA MU-ko irakaslea eta ICF-ren kidea (International CoachFederation)

Matrikula

Entregatu beharrekoa:

Matrikula orria
NAN Kopia
Argazkia
Ikasketen agiri, expediente edota tituluaren kopia
Banakako elkarrizketa bat egingo da.

Inskripzio epea 2024ko otsailak 4a arte zabalik egongo da.

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA, IBARRA ZELAIA, 2.
20560 OÑATI
Tfno: 943 71 80 09 / 671 44 01 44
Email: migarzabal@mondragon.edu

Prezioa

Aditu ikastaroa, guztira, 6.200 eurokoa da. 3 ordainketa zatikatu:

  • 2.625 € matrikula egiterakoan.
  • 2.625 € 2024ko maiatzean.
  • 950€ 2024ko irailean.

Matrikulan sartzen dira egoitzako tailerretako egonaldiak.

Programak FUNDAEren prestakuntza-kreditutik diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen ditu.

Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiei %10eko deskontua aplikatuko zaie. Kontsultatu baldintzak.

PIF laguntzak ere jasotzeko balditzak betetzen ditu.