Coaching sistemikoan eta gorputz-emozioen mugimenduan ikastaro aurreratua

Programa honen bidez, zure behaketa ahalmena zabalduko duzu eta gorputz-emozio nahiz tresna sistemikoak lortuko dituzu taldeak eta pertsonak gidatu ahal izateko.

Gaia
Lidergoa eta Pertsonen Kudeaketa
ECTS/orduak
150 ordu
Tokia
Oñati
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

Programa honen bidez, zure behaketa ahalmena zabalduko duzu eta gorputz-emozio nahiz tresna sistemikoak lortuko dituzu taldeak eta pertsonak gidatu ahal izateko.

Helburu orokor hau, lorpen hauen bitartez, garatzen da:

  • Talde-dinamikak eta pertsona sistema bezala, zuzentzen dituzten printzipio sistemikoen kontzientzia hartzea.
  • Perspektiba sistemikoen integrazioa pertsonen eta taldeen akonpainamenduan.
  • Pertsonak eta sistemak inguratzen dituen unibertso emozionala aditzeko ahalmena.
  • Gorputzaren eta emozioen autopertzepzioa, ikasketa transformazionalaren zerbitzura.
  • Sistemen parte-hartzea, gorputz eta emozio-dimentsiotik.
  • Erakundearen portaeraren ikuspegi holistikoaren garapena.
  • Ekarpena ikasketari, kasu errealekin egindako bizipenetik.

Nori zuzendua

Talde arduradunak, liderrak, coach-ak, zuzendariak, hezitzaileak, aholkulariak, euren nahia hurrengoa izanez gero:

Taldeak eta pertsonak gidatzeko daukaten parte-hartze eta akonpainamendu ahalmena zabaltzea, aspektu sistemikoak, gorputzarenak eta emozionalak oinarritzat harturik.

Egitaraua

Lanaren lerro nagusiak:

  • Ikuspegi sistemikoaren erreferentzia markoa.
  • Printzipioak, adierazleak eta dinamikak sistemetan.
  • Parte-hartze sitemikoaren modalitateak.
  • Elkarrizketa sistemikoa.
  • Erakunde – konstelazioak.
  • Geometria sistemikoaren interpretazioa.
  • Gorputz-emozioen parte-hartzearen dinamikak.
  • Gorputz eta emozioen esparruaren ezagutza: koherentzia egitura.
  • Erritmoak gure bizitzan eta sistemetan.
  • Akonpainamenduaren egitura integrala: diagnostikotik parte-hartzera.

Metodologia

Parte-hartzailean zentratuta. Hau, bere ikasketaren ardatza eta protagonista bihurtzen da. Bere esperientzia eta taldearena lehentasuna duen abiapuntua da, edukiak aplikatzeko eta jarduera desberdinak garatzeko.

Programan zehar, osagarriak diren eta elkarrekin erlazionatuta dauden ikasketa guneak eskaintzen dira:

  • Bizitegi-lantegia, outdoor formatuan.
  • Ikasketa-komunitatea taldeka.
  • Talde coaching-a
  • Praktikak online formatuan.
  • Parte-hartzaileak proposatutako benetako kasuak.

Parte-hartzea, hurrengo jakitetatik garatzen da: emozionala, gorputzarena, linguistikoa eta sistemikoa.

Egutegia

Hasiera: 2015eko apirilaren 16a

Amaiera: 2015eko uztaila

Irakasleak

Coach taldea

Coach–en taldeak , ikastaro aurreratuan garatutako jarduera gainbegiratzen du, konfiantza eta konfidentzialtasunetik, coaching-aren nazioarteko estandarrekin lerrokatuta dagoen jarrera etikoaren kodea jarraiturik.

AGURTZANE BENGOA*: Kimika Zientziatan lizentziaduna. Enpresa-coach ontologikoa. Biodantza irakaslea. Erakunde konstelazioetan eta coach sistemikoan nahiz taldekoetan prestakuntza.
JUAN FELIX GARCÍA*: Ingeniaritza Industrialeko Doktorea. Enpresa-coach ontologikoa. Gorputz eta emozioen coach aurreratuan ziurtatua. Erakunde konstelazioetan eta coach sistemikoan nahiz taldekoetan ziurtatua.
HERVÉ GRELLIER*: Management graduondoa. Enpresa –coach ontologikoa. Erakunde konstelazioetan eta coach sistemikoan nahiz taldekoetan prestakuntza. Practicioner Bioenergetikan.
ANDER MIMENZA: EDE Fundazioaren coach hezitzailea eta aholkularia. Erakunde eta pertsonen garapenean aditua. Enpresa-coach ontologikoa. Coach-en aholkulari eta begiralea.
EDUARDO PASCUAL*: Antolaketa industrialeko ingeniaria. Erakunde konstelazioetan eta coach sistemikoan nahiz taldekoetan ziurtatua.

* MU ENPRESAGINTZA-ko eta ICF –ko kidea (International Coach Federation).

 

Koordinazioa

JOSÉ LUIS ABAUNZ: Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko eta Heziketa iraunkorreko koordinatzailea.

JUAN FÉLIX GARCÍA: Coaching sistemikoan eta gorputz-emozioen mugimenduaren ikastaro aurreratuaren koordinatzailea.

Kolaboratzaileak/ babesleak

EDE Fundazioa

Prezioa

2.700 €