MOOC-Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Mondragon esperientzia - 2. edizioa

Koooperatiben Kudeaketarako gakoak: Mondragon esperientzia - 2. edizioa, online formatuan.

Gaia
Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomia
ECTS/orduak
20 ordu
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Online

Helburuak

Ikastaroaren helburuak hurrengo hauek dira:

  • Kooperatibagintza eta ekonomia sozial eta solidarioren inguruan gogoeta egitea.
  • Mondragon kooperatiba esperientzia ezagutzea.
  • Ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako ezagutzea.
  • Hezkuntzaren garrantziaz hausnartzea gizarte eraldaketa prozesuetan.

Nori zuzendua

Ez dago aurrebaldintza akademiko edo profesionalik ikastaro hau egin ahal izateko.

Egitaraua

Ikastaroa lau moduluz osatuta dago:

Lehenengo moduluan, Ekonomia sozial eta solidarioa XXI. mendean izenburua duena,  kooperatibismoa egungo gizarte erronken testuinguruan aztertuko dugu. Kooperatibismoa, anitza eta zabalagoa den ekonomia sozial eta solidarioaren baitan kokatuko dugu, betiere ekonomia honen eta potentzial eraldatzailea azpimarratuz.  Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen ezaugarri nagusiak azaldu eta dituen erronkei buruzko gogoeta ere egingo dugu.  

Bigarren moduluan Arrasateko Kooperatiba Esperientzian murgilduko gara, berebiziko esperientzia gisa. Esperientzia honen errealitatea, historia, oinarrizko ezaugarriak eta bultzatzaile izan den J.M. Arizmendiarrietaren pentsamendua ezagutuko ditugu.

Hirugarren moduluan ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako azalduko ditugu. Gako hauek Arrasateko Kooperatiba Esperientziatik eratorriak dira. Parte-hartze integralean oinarritzen den MONDRAGON taldeko gestio eredua, pertsonen gestioa eta kooperatiben arteko elkartasun tresnak aztertuko ditugu bereziki.

Laugarren moduluan gizarte eraldaketa prozesuetan oro har hezkuntzak jokatzen duen funtsezko paperaren gainean hausnartuko dugu eta bereziki Arrasateko kooperatiba esperientziaren jatorrian izan duen garrantzia azaldu. Era berean gure hezkuntza ereduaren ezaugarriak ezagutaraziko ditugu. 

Metodologia

Online

Egutegia

Hasiera: Maiatzak 4

Amaiera: Ekainak 1

Irakasleak

Rafa Altuna, Soziologian Lizentziatua, eta Doktorea. MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Enpresagintza fakultatean irakasle eta MIKen ikerlari.

Eunate Elio, Humanitateak eta enpresan lizentziatua eta gizarte psikologian doktorea. MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Enpresagintza fakultatean irakasle,  ikerlari eta Pertsonen Kudeaketarako koordinatzaile eta Planifikazio Kudeatzailea.

Leire Uriarte, Zientzia Politikoak eta Soziologian lizentziatua. MONDRAGON UNIBERTSITATEAN doktorea. MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Hezkuntza eta Humanitate Zientzien Fakultatean irakasle eta LANKI Lankidetzaren ikertegiko ikerlaria.

Kolaboratzaileak/ babesleak

Laguntzailea:

 Gipuzkoako Foru Aldundia

Ikasmina. Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eredu propioa sustatzea xede duen programaren baitan.

Prezioa

Doakoa