Ikastaroa Proyecto Estratégico Cooperativo

Gaia
Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomia
ECTS/orduak
100 ordu
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Online
Prezioa
480 € Finantziazio iturriak

Helburuak

Materia honen helburua parte-hartzaileei, enpresa kooperatiboak era ekonomia sozial eta solidarioak garatu, kudeatu eta lideratzeko behar dituzten konpetentziak ematea da. Zehazki, ikasleak, konpetentzien eta ekonomia sozialaren esparruko beste enpresen kudeaketa estrategikoari buruzko inarri teoriko eta praktiko zabala lortuko du, munduko leku ezberdinetako adierak eta sektoreak ezagutuz. Mondragoneko esperientzia kooperatiboak garatutako metodologian eta egindako ibilbidean, bai bertako mailan, nahiz nazio mailan zein nazioartekoan oinarrituko gara. Era berean, ikaslea gai izango da enpresaren funtsezko aspektuak aztertu eta kudeatzeko mundu globalizatu batean, ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspuntutik, bestak beste, estrategia eta berrikuntza negozio ereduetan.

Nori zuzendua


Gazte graduatuei nahiz aktiboan dauden profesionalei (hurrengo esparruetan lan egiten ari diren pertsonentzat: ekonomia sozialeko erakundetan, enpresa kooperatiboetan, elkartetan, kooperatiben federazioetan, enpresa sozialetan, GEE-etan edo erakunde publikoetan).

Egitaraua

  • KOOPERATIBEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOAREN HAINBAT OINARRIZKO FUNDAMENTU: Estrategiaren kontzeptualizazioaren ikuspegi holistikoa, kooperatiben kudeaketa estrategikoaren paradigma nagusia ulertzeko abiapuntu bezala.
  • HAUSNARKETA ESTRATEGIKOAREN PROZESUA: Hausnarketa estrategiko bat garatzeko kontuan hartu behar diren etapak aztertzen dira, hauetariko bakoitzean sakonduz eta MONDRAGON osatzen duten kooperatiba kasu zehatz batzuen adibideak aurkeztuz.
  • NEGOZIO EREDUA: Kontuan hartu beharreko 9 blokeak aztertzen dira, negozio bakoitzak bere negozio eredua identifikatuta edukitzeko.
  • KOOPERATIBEN NAZIOARTEKOTZEA: Kooperatiba batek, nazioarteko prozesuari aurre egiteko kontuan hartu behar dituen pausu ezberdinak aztertuko dira..