Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Espezializatua

Gaia
Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomia
ECTS/orduak
160 ordu
Tokia
Oñati
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileak trebatzea Enpresa Kooperatiben
kudeaketaren kontzeptu, teknika eta tresnen garapenean.

Ikastaroak kooperatibismoaren garrantzia islatzen du, aberastasun eta
lana sortzeko iturri gisa.

Enpresaren alderdiak aztertu eta ebaluatu ahal izateko gaitasunak
eskuratuko ditu partaideak, estrategia, finantza-ekonomia eta marketing
ikuspuntutik, Enpresa Kooperatiboen garapen hoberako.

Nori zuzendua

Kooperatibetan kudeatze ardurak dituztenentzat.

Egitaraua

1. modulua: Kooperatiben Kudeaketa Estrategikoa: 32 ordu
  • Management Estrategikora sarrera
  • Proiektu Estrategikoa: Estrategia eta Balioa sortzea
  • Negozio eredua
  • BSC-Aginte Koadro Integrala
  • Kudeaketa Plana: Epe laburrerako zehaztapena
  • Bikaintasun-eredua: EFQM
  • Enpresa-sustapenaren kudeaketa

2. modulua: Marketina enpresa Kooperatiboetan: 32 ordu
  • Merkataritza-ikerketa eta marketineko informazio-sistemak
  • Bezeroarenganako orientazioa eta Harreman Marketina
  • Salmenta-indarraren antolaketa
  • Merkataritza-trebetasunak
  • Komunikazioa kudeatzea

3. modulua: Kooperatiben Ekonomia eta Finantza Kudeaketa: 32 ordu
  • Kooperatiben Araubide Ekonomikoa
  • Ekonomia eta Finantza Analisia
  • Kooperatiben Kontabilitatea
  • Kooperatiben finantzaketa-iturriak
  • Enpresa Kooperatiboen Zerga-arloa

4. modulua: Lankidetzarako zuzendaritzatrebetasunak: 32 ordu
  • Lidergo kooperatiboa
  • Gatazka eta negoziazioa
  • Talde-lana
  • Pertsonen arteko komunikazioa

5. modulua: Azken lan aplikatua: 32 ordu
Parte-hartzaileek azken lan bat aurkeztu behar dute programan harturiko ezagupenak benetan berenganatu dituztela frogatzeko.

Irakasleak

Enpresagintza,

Honetan ere interesa izan dezakezu