Ikastaroa Bikaintasuna kooperatibaren kudeaketan

Gaia
Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomia
ECTS/orduak
75 ordu
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Online
Prezioa
360 € Finantziazio iturriak

Helburuak

Irakasgai honen helburua, parte-hartzaileei beharrezkoak diren konpetentziak ematea da, kalitate eta prozesu bidezko kudeaketa kontzeptuak ulertzeko eta aplikatzeko, merkatura bideratuta dagoen erakunde batean. Zehazki, ikasleak, erakunde baten funtsezko prozesuei buruzko oinarri teoriko eta praktiko handia lortuko du, hurrengo gaiak landuko baitira: kalitate kudeaketaren kontzeptu holistikoa, merkatu eta enpresa arrakastara bideratutako enpresaren planteamendu estrategikoa eta merkataritza kudeaketa eta marketinaren aspektuen ezagutzaren eta aplikazioaren zehaztasunak.

Nori zuzendua

Gazte graduatuei nahiz aktiboan dauden profesionalei (hurrengo esparruetan lan egiten ari diren pertsonentzat: ekonomia sozialeko erakundetan, enpresa kooperatiboetan, elkartetan, kooperatiben federazioetan, enpresa sozialetan, GEE-etan edo erakunde publikoetan).

Egitaraua

  • KUDEAKETAREN BIKAINTASUNARI BURUZKO FUNDAMENTUAK: hemen, bikaintasunaren kontzeptualizaziorako .beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira.
  • PROZESUEN KUDEAKETA: prozesu baten kontzeptualizazio eta honen tipologia ezberdinetatik abiatuz, landu behar diren jokaera esparruak deskribatzen dira, kooperatiba bat, prozesutan oinarritutako ikuspuntu batera egokitzeko.
  • BEZEROARENGANAKO ORIENTAZIOA: merkatura bideratutako erakunde kooperatiboa diseinatzeko, kontuan hartu beharreko oinarrizko aspektuak aztertzen dira, hauetariko elementu bakoitzean sakonduz.
  • MERKATARITZA EREDUA: aztertuko dira, merkataritza kudeaketa eta marketineko aspektuak bezeroaren fidelizazioaren garapenean aurrera egiteko eta merkataritza ekintza planen elaboraziorako jarraibideak planteatuko helburuak lortzeko.