Ekonomia Solidarioan Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta sozialean Espezializazio Diploma

Master hau kokatzen da LANKI Koopertatibismoaren Ikertegiak Hegoaldeko ekonomia solidarioko ekimenekin dituen lankidetza harremanen baitan, eta  zuzenduta dago ekimen horietako protagonistei.

Gaia
Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomia
ECTS/orduak
600 ordu
Tokia
Aretxabaleta
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

Helburu nagusia:

Formazio honen bidez hegoaldeko ekonomia solidarioko ekimenak sendotu eta bideragarri egiteko baliabideak eskaini nahi dira.

Helburuak zehatzak:

  • Egungo munduaren egoeraren azterketa kritikoa egin eta testuinguru honetan ekonomia solidarioaren ekarpenak aztertzea ikuspegi alternatibo batetik.
  • Arrasateko kooperatiba esperientzian sakontzea
  • Ekonomia solidarioan errealitate eta erronken inguruan gogoeta egitea
  • Ekonomia solidarioko ekimenen kudeaketa ekonomiko-finantziarioa hobetzeko tresnak lantzea
  • Ekonomia solidarioko ekimenen kudeaketa soziala hobetzeko tresnak lantzea
  • Kurtsoko partaideen artean eta kooperatibagintzan diharduten eragileekin esperientziak partekatzea
  • Hegoaldeko ekonomia solidarioaren errealitatea ezagutaraztea Euskal Herriko gizarte eragileei
  • Ekonomia solidarioko ekimenak indartze aldera, negozio ideia berri bat aurrera eramateko enpresa proiektua lantzea

Nori zuzendua

Hegoaldeko herrialdeetako ondoko kolektiboei dago zuzenduta graduondoa:

  • Ekonomia solidarioko ekimenetako liderrei
  • Ekonomia solidarioko ekimenetan kudeaketa ardurak dituzten pertsonei
  • Ekonomia solidarioko ekimenak bultzatzen eta indartzen lan egiten duten erakundeetako kideei.

Egitaraua

Metodologia

Materia bakoitzak zehaztutako helburuen araberako planteamendu metodologikoa izango du. Aldi berean, graduondoaren helburu orokorrari begira, materietatik haratago doazen elementuak ere txertatu dira metodologian:

  • Aurrez aurreko eskolak. Irakasle adituek eskainitako eskola teoriko–praktikoak egongo dira. Ikasgelan landutakoa osatzeko esperientzia erreferenteak bisitatuko dira eta kooperatibagintzan zein gizartegintzan arituak diren pertsonen testigantzak eskainiko dira.
  • Gogoeta eta trukerako mintegiak. Espazio honetan gai ezberdinen inguruko gogoeta eta eztabaidak bultzatuko dira eta Iparralde eta Hegoaldeko esperientzien trukea bultzatzetik haratago, Hegoaldeko esperientzien arteko trukea bultzatzeko esfortzua egingo da.
  • Ikastaroaren dinamika. Ikasleek elkarbizitza zein formazioaz erlazionatutako hainbat ardura eta esparru kudeatu beharko dituzte lantaldean, graduondoa bera autoeraketa eta lankidetza esperientzia bihurtzen delarik.

Egutegia

Graduondoa bi urtean behin eskaintzen da.

Formazioa bi ataletan banatzen da:

  1. Hiru hilabetez (12 aste) ikasleak aurrez aurreko eskolak izango dituzte (420 ordu) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzan duen campusean.
  2. Planteatutako helburuak lortzeko proiektua ezinbesteko tresna da ikasleentzat. Proiektuaren bidez negozio berri baten enpresa plana landu beharko du ikasle bakoitzak graduondoan zehar. Horretarako materietako edukiak modu praktikoan txertatu beharko ditu proiektuan, beti ere adituen tutoretzapean eta jatorrizko erakundeari ekarpen kualitatiboa egite aldera. Proiektuek euren herrialdetara itzultzean amaitu eta entregatuko dituzte.

Irakasleak

Irakasle lanetan jardungo dira nagusiki Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki lankidetza ikertegiko ikertzaileak eta Mondragon Unibertsitateko gainontzeko fakultateetako irakasleek –MGEP eta Enpresagintza–. Horiez gain, irakasle zein tutore lanetan, beste erakundetako profesionalek ere parte hartuko dute, besteak beste, Mundukide Fundazioa, Saiolan eta EHUkoak.

Matrikula

Matrikula eta eskaera orria Mondragon Unibertsitateko webgunean argitaratuko da graduondoa hasi baino hiru hilabete lehenago.

Koordinazioa

Leire Uriarte

943 71 41 57 (Luz. 5227)

Antolamendua

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki Ikertegiaren eskaintza akademikoa da, Mundukide Fundazioarekin elkarlanean.

Onarpen baldintzak eta prozesua

Graduondo hau egin ahal izateko ezinbesteko baldintza da hegoaldeko ekonomia solidarioko erakunde edo ekimen bateko kide izatea. Horrez gain, eta eskaera eskaintza baino handiagoa den kasuetan, aurreikusitako aukeraketa-prozesua jarriko litzateke martxan.

Jasoko den titulazioa

Máster propio en Gestión económica y social para el desarrollo de la economía solidaria. Mondragon Unibertsitatea.

Praktikak eta proiektua

Proiektua graduondoaren erdigunean kokatzen da. Proiektuaren bidez negozio berri baten enpresa plana landu beharko du ikasle bakoitzak graduondoan zehar. Horretarako materietako edukiak modu praktikoan txertatu beharko ditu proiektuan, beti ere adituen tutoretzapean eta jatorrizko erakundeari ekarpen kualitatiboa egite aldera. Proiektuek euren herrialdetara itzultzean amaitu eta entregatuko dituzte.

Prezioa

Graduondo honen hartzailea hegoaldeko ekonomia solidarioko ekimenetako kidea dela kontuan izanik, bekak eskaintzen dira.