Komunikazioa Erakundeetan Aditu Titulua

Erakundeetan ezinbesteko bilakatu dira komunikazio fluxuen kudeaketa eta horietan protagonismoa hartzea. Titulu propio honen helburua da ulertzea komunikazio paradigma berrien eragina eta prestatzea ikaslea komunikazio jarioak bideratzeko.

Gaia
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

Parte hartzea eta komunikazioa funtsezko ezaugarriak dira erakundeen antolaketa kultura berrietan. Erakundeetan ere ezinbesteko bilakatu da komunikazio fluxu berrien kudeaketa, eta baita horien sorkuntzan protagonismoa hartzea ere. Horiek guztiak horrela izanik, Mondragon Unibertsitatearen titulu propio honen helburua da, batetik, ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan duten eragina eta, bestetik, prestatzea ikasleak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko.

Nori zuzendua

Aditu titulu hau zuzenduta dago lanean dihardutenei eta lizentziadun berriei. Batetik, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere, komunikazioan, kudeaketan, koordinazioan edo zuzendaritza lanetan; bestetik, aditu titulu hau oso egokia da enpresa-komunikazioaren nondik norakoak ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun zein gradudunentzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza.

Egitaraua

Komunikazioa erakundeetan Aditu tituluak enpresa eta komunikazioaren adar guztiak jorratuko ditu. Materia guztietan jardun teorikoak eta praktikoak uztartuko dira. Ikastaroa 6 materia handitan dago banatuta:

  1. Harrera eta komunikatzailearen definizioa eta profesionalen profila (egun bat).

  1. Branding-a eta markaren kudeaketa (1,5 ECTS. 4 saio):

    1. Branding-aren oinarriak.

    2. Esperientziak.

    3. Estrategiak.

  1. Komunikazio korporatiboa (1,5 ECTS. 4 saio):

    1. Barne eta kanpo komunikazioa.

    2. Erantzukizun soziala.

    3. Parte-hartzea eta gardentasuna.

  1. Sare sozialen erabilera: ospea, jarraipean eta neurketa (1,5 ECTS. 4 saio):

    1. Komunikazio digitalaren estrategia.

    2. Sare sozialak eta community management.

    3. Web edukiak.

    4. Web analitika.

    5. Marketin digitala.

    6. Sare sozialen monitorizazioa eta entzuketa aktiboa

  1. Komunikazio plana (1 ECTS. 3 saio):

    1. Nola eta zertarako.

  1. Aditu Bukaerako Proiektua (4,5 ECTS):

    1. Definizioa.

    2. Diseinua.

    3. Errealizazioa.

    4. Aurkezpena.

Metodologia

Aditu titulu honetan eredu pedagogikoa da Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI). Horretarako, proiektu errealak oinarri hartuta, ikaslea izango da ikaskuntzaren ardatz. Xedea da bultzatzea ikaslearen ardura eta autonomia, beti ere, irakaslearen laguntzarekin.

Egutegia

2017

  • Urria:  9 eta 26.
  • Azaroa: 2, 9, 16, 23 eta 30.

  • Abendua: 14.

2018

  • Urtarrilea: 11, 18 eta 25.

  • Otsaila: 1, 8, 15 eta 22.

  • Martxoa: 1, 8, 15 eta 22.

  • Apirila: 5 eta 12 (tutoretzak).

  • Maiatzean aurkezpenak: 3/4 saio.

Matrikula

Irekita dago izen-ematea.

Izena emateko:

Matrikulazioa:

  • 2017ko ekainaren 1etik uztailaren 6ra arte.

Ezohiko epea:

  • Izen-ematea eta matrikulazioa: irailaren 4tik 15era.

 

Koordinazioa

Ainhoa Larrañaga

Antolamendua

Komunikazioa erakundeetan Aditu tituluak ditu 10 ECTS (European Credit Transfer System), eta antolatuta dago eskola presentzial eta ez presentzialetan. Ikastaroak eskatzen du 250 orduko dedikazioa; horietatik 75 ordu inguru izango dira presentzialak, proiektuko tutoretzak barne. Eskola presentzialak ostegun arratsaldetan emango dira Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako  campusean, 15:00etatik 18:30etara.

Bi multzotan dago banatuta Aditu tituluaren mamia:

  • Edukiak: 5,5 ECTS.
  • Proiektua: 4,5 ECTS.

Prezioa

2.600

Honetan ere interesa izan dezakezu