Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Ikus-entzunezko Berrikuntzan Master Profesionala (INNAV)

Ikus-Entzunezko Berrikuntzan Master Profesionala titulu propio bat da. Parte-hartzaileek ikus-entzunezko edukiak eta eduki digitalak sortuko dituzte, kasu errealekin lan eginez eta berrikuntza teknikoak, sorkuntzazkoak eta antolakuntzazkoak txertatuz.

Gaia
Komunikazioa
ECTS/orduak
60 ECTS
Iraupena
Urte bat
Tokia
Bilbo
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

  • Sortzea, berritzea eta ekitea ikus-entzunezko merkatu berrian.

  • Goi errendimendu akademikoko ikasturte batean murgiltzea eta ikaskuntza metodologia berriak erabiltzea.

  • Ikus-entzunezko enpresa bat kudeatzea hasiera-hasieratik.

  • Ikus-entzunezko narratiba berriak garatzea.

  • Sormen industriako sektoreetako profesionalekin etengabe loturiko ekosistema batean lan egitea.

  • Teknologia berriekin loturiko ikus-entzunezko proiektu berritzaileak garatzea.

  • Askotariko ikus-entzunezko ekoizpen motak diseinatzea.

  • Bertako zein kanpoko ikus-entzunezko industriarekin harremanetan jartzea eta hartan parte hartzea.

  • Zeharkako harremana izatea ekintzaleekin eta enpresekin.

  • Sare sozialak eta haien narratiba motak kudeatzea eta banaketa modu berriekin negozio egitea.

  • Kudeaketa trebetasunak lantzea.

Nori zuzendua

Master profesionalean sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat izatea, eta halaber onartuko dira Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko estatu kideren bateko goi hezkuntzako erakunderen batean lortutako tituluak ere, baldin eta master ikasketak egiteko ahalmena aitortzen badute. 

Masterrean sartu ahal izango dira, halaber, ikus-entzunezkoen sektorean esperientzia profesionalaren bitartez garaturiko konpetentziak aitortu eta, modu horretan, konpetentzia maila egiaztatzen duten ikasleak.

Metodologia

Informazioaren dosifikazioaren kontzeptuaren bitartez, taldeka eta bakarka lan egiteko metodologiak finkatuko dira, eta, horretarako, ikasleek adituen laguntza eta tutoretza izango dute uneoro. Praktikak etengabekoak izango dira, eta goi errendimenduko askotariko ikaskuntza teknikak erabiliko dira.

Profesionalek orotariko edukiak ekoitzi eta kontsumituko dituzte, erronka errealen, azterketa kasuen eta etengabeko praktiken bidez.

Egutegia

2017ko azaroaren erditik 2018ko ekainaren 15era.

Irakasleak

KOORDINATZAILEAK

Elbio A. Nielsen. Zinema-, telebista- eta publizitate-gidoilaria, -ekoizlea eta -zuzendaria. Develop elkarteko lehendakaria. Animakom nazioarteko jaialdiaren koordinatzailea. Proiektu berritzaileen sortzailea; besteak beste, BBF Av Lab eta Next Station sormen-kluba  (www.nextstation.club / www.media-attack.tv / www.bbfavlab.com)

Iban del Campo. Zinemagilea eta Limbusfilmak ekoiztetxearen sortzailea. Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslea Mondragon Unibertsitatean. Huhezinema film laburren euskal jaialdiaren sustatzailea eta zuzendaria. 

HIZLARIAK

Aitor Arregi. Zinema-zuzendaria, gidoilaria eta Moriarti Produkzioak-eko kidea. Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslea Mondragon Unibertsitatean.

Leire Apellaniz. Ekoizlea eta proiektu-garapenen arduraduna. Señor y Señora-ren sortzailea. Donostiako Zinemaldiko sail teknikoaren arduraduna.

Maitane Valdecantos Flores. Jabetza Intelektuala eta Eskubide Digitala atalaren arduraduna Grupo Eurotax-en eta Entretenimendu Eskubidearen Batzordeko lehendakaria Bizkaiko Abokatuen Bazkunean.

Rocío de las Muñecas. Komunikazio Sozialean doktorea UPV/EHUn. Doktore-tesia: Webseries: la (R)evolución Audiovisual (Cum Laudetzat hartua aho batez). Bilbao Web Fest-en sortzailea ere bada.

Koldo Almandoz. Zinemagilea. Haren filmak jaialdirik garrantzitsuenetan goraipatu dira (Cannes, Rotterdam, Zinemaldia, Bafici, Dei Popoli, Gijón, Ficali, Zinebi, Teheran, Seul… ). Punto de Vista jaialdiko programatzailea eta The Balde aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria. www.koldoalmandoz.com

Garbiñe Ortega. Zineleku ikus-entzunezko prestakuntzarako proiektuaren zuzendarikidea. Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari artistiko izendatu berria. Ikus-entzunezkoen komisariotzan eta kuradoretzan aditua.

Miren Aperribay. Atera Films zinema independenteko ekoiztetxe eta banatzailearen zuzendaria.

Oliver Mend. Web-telesailen ekoizlea. Sari ugari jaso ditu Gifted Corporation-en eskutik. Bilbao Web Fest-eko eduki digitalen market placearen zuzendaria. A Film To Kill For-en sortzailea.

Germán Rubio. Ekoizlea eta errealizadorea. Bideo-marketinean, motion graphicsen eta sare sozialetan aditua. www.somospanarama.com/-en sortzailea.

Pedro Rivero. Gidoilaria eta errealizadorea. Abrakam Studioren sortzailea. Animaziozko film luzearen saria jaso du 2017ko Goya sarietan.

Iván Miñambres. Ekoizle eragilea. UNIKOren sortzailea eta animaziozko film labur onenaren irabazlea 2017ko Goya sarietan.

Asier Gallastegui. Sustatzailea. Aholkularia, trebatzailea eta coach-a Erakundeentzako Aholkularitza, Prestakuntza eta Coaching-a proiektuan. Enpresa, udal eta erakunde handientzat egiten du lan. Enpresa: korapilatzen.com.

Raúl Trigo. Psikologo elkargokidea eta aholkularia (coach-a). Hazkuntza pertsonalaren arloko trebatzailea. https://rulcasti.wordpress.com/terapia-formacion-y-constelaciones/

Diego Urruchi. Transmedia-ekoizlea eta webdoc-errealizadorea. Media Attack publizitate moldagarrian espezializatutako agentzia-ekoiztetxearen sortzaileetako bat. Next Station ikus-entzunezko berrikuntzarako sormen-klubaren sortzaileetako bat. www.media-attack.tv

Joan Sala. Filmin-eko edizio-managerra 2009az geroztik eta Atlántida Film Fest munduko online-zinema jaialdi handieneko programatzailea. Kultura Ministerioaren ICAAk Espainiako 10 zinema-jaialdi onenen artean sailkatu du, programazioaren kalitateari eta berritzailetasunari erreparaturik.

Tutore teknikoa

Jose M. Vilalta. Editorea, kolorista eta irakasle aditua irudi- eta soinu-postprodukzioko prozesuetan. Film luzeak (Un mundo casi perfecto, La causa de Kripan, The Plot Point...), dokumentalak, publizitatea, bideoklipak eta orotariko ikus-entzunezko produktuak editatu eta postproduzitu ditu. https://vimeo.com/user5495218

Matrikula

Aurretiko izen ematea

Izena emateko idatzi mezua:

edo deitu: 943 71 31 39 (Jaione Urbieta)

Matrikula

  • 2017ko azaroaren 10a arte.

Koordinazioa

Elbio A. Nielsen

  • enielsen@mondragon.edu

Iban del Campo

  • idelcampo@mondragon.edu

Ate irekiak

  • 2017ko apirilaren 3an. Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF). 18:00etan.
  • 2017ko apirilaren 26an. Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF). 18:00etan.
  • 2017ko maiatzaren 24an. Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF). 18:00etan.
  • 2017ko ekainaren 17an.  Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF). 11.00etan.

Plazak

25 lagun.

Irteerako profila

Nazioarteko profileko profesionalak, ikus-entzunezkoen sektoreko proiektu berritzaileetan lidergo postuak betetzeko gaituak, eta trebetasunak dituztenak gizartearen, merkatuaren eta online ospearen kudeaketaren arloan.

Sare sozialen, bideomarketinaren eta tokiko merkatuaren eta merkatu globalaren funtzionamenduaren gaineko ezagutza osoa duten pertsonak.

Ikus-entzunezkoen komunitatearekin eta komunitate horren lan errendimendu bete-betearekin loturiko profesionalak; plataforma digitaletako edukiak sortu, zuzendu, kudeatu, postproduzitu eta banatzeko gaituak.

Praktikak eta proiektua

Ikasleek etengabe aurre egingo diete sektoreko enpresek planteaturiko erronkei.

Master Bukaerako Lanean, ikus-entzunezkoen sektoreari buruzko proiektu bat egingo dute, eta beharrezkoa izango da berrikuntzaren bat ekartzea teknologiaren, narratiben edo enpresen arloan.

Prezioa

6.500 €

Informazio gehiago

Bisitatu gure sare sozialak:

Honetan ere interesa izan dezakezu