Informatikako Ingeniaritza Gradura egokitzeko ikastaroa

Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroaren bidez, ingeniari tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalei aukera eman nahi zaie euren titulazioa Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura egokitzeko.

Gaia
Informatika, Telekomunizio Sistemak eta Sistema Txertatuak
ECTS/orduak
75 ordu
Tokia
Arrasate-Mondragón
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

Ingeniari tekniko titulua duten egresatuentzako prestakuntza, graduko titulua lor dezaten.

Informatikako Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroa lan-esperientzia duten profesionalentzat bereziki antolatutako ikastaroa da. Horri esker, hau lortuko duzu:

  • Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparru berrira egokitutako titulazioa izatea.
  • Malgutasunez eta zure beharren arabera ikastea eta trebatzea.
  • Zure lanbidean egunean egotea.

Nori zuzendua

Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroa ingeniari tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalentzat da, lana eta ikasketak malgutasunez eta norberaren denboraren arabera bateratzeko aukera izan dezaten.

Mondragon Unibertsitateak Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko eskainitako ikastaroa ofiziala da, eta ANECAk homologatzen du.

Ikastaroa egiten dutenek Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura (EGHE) egokitutako titulua lortu ahal izango dute, baina ez dute lanbide-eskumen gehiago izango industria-ingeniari tekniko titulazioagatik dituztenak baino.

Egitaraua

Ikasketa-planean, irakasgai hauek daude:

ASIGNATURA

MOTA

ECTS

Sistemen

Informatikako

Ingenieritza

Teknikoa

Kudeaketa

Informatikako

Ingeniaritza

Teknikoa

Administración y Gestión de Empresas

FB

6

X

-

pdf

Física

FB

6

 

X

pdf

Sistemas de Información

OB

4,5

X

 

pdf

Inteligencia Artificial

OB

6

X

X pdf

Redes de Comunicaciones I

OB

6

X

pdf

Redes de Comunicaciones II

OB

4,5

X

pdf

Arquitectura de computadores I

OB

6

X

X

pdf

Sistemas concurrentes  y Distribuidos

OB

6

X

X

pdf

Seguridad

OB

4,5

X

X

pdf

Bases de Datos

OB

6

X

pdf

Interfaz Hombre-máquina

OB

4,5

X

X pdf

Sistemas lógicos programables

OB

4,5

 

X pdf

Ingeniería web

OB

6

X

X pdf

Infraestructura y Sistemas

OB

4,5

X

X pdf

Trabajo Final de Grado

TFG

12

X

X

pdf

KREDITUAK GUZTIRA

66

70,5

Metodologia

Ikastaroa erdi presentziala izango da, eta baliabide hauek erabiliko dira:

  • Online edukiak dituen Moodle plataforma.
  • Ikasgela birtuala, astean behingo tutoretzarako.
  • Zuzeneko komunikazioa irakaslearekin, posta elektronikoz, telefonoz edo bideokonferentziaz.
  • Foroak eta txatak.
  • Saio presentzialak (egutegiaren arabera, ostiraletan 15:00etatik 20:00etara).

Gradu-bukaerako lana enpresan bertan egin ahal izango da, betiere, hori ezartzen bada. Lanaren aurkezpen publikoa eta defentsa Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan egingo dira.

Egutegia

2014-2015 ikasturtean zehar, gradu honetarako ikastaro bat egitea planifikatu da.

Ikastaroa urrian hasi eta uztailean amaituko da. Urriaren 24tik martxoaren 15era bitartean, irakasgaiak landuko dira. Apiriletik ekainera bitartean, gradu-bukaerako lana egingo da, eta uztailean aurkeztuko da.

Irakasleak

Unibertsitateko irakasleak irakasgaien eta gradu-bukaerako lanen tutoretzaz arduratuko dira.

Matrikula

Izena emateko beharrezkoa da dagokion  dokumentua betetzea eta hartan eskatzen diren dokumentuak ematea. (Izen-ematea icono .pdf)

Gainera, SEPA agindua sinatu eta eman behar da.icono .pdf

Matrikulazio-epea:

  • Hasiera: 2014ko ekainaren 4a
  • Azken eguna: 2014ko urriaren 15a

Koordinazioa

Ikastaroko koordinatzailea Txema Perez da.

Edozein kontsulta egiteko, bidali mezu bat helbide honetara:

Ate irekiak

2014ko ekainaren 10ean, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialean (Donostia), 18:00etan.

2014ko ekainaren 18an, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan, 18:00etan.

Onarpen baldintzak eta prozesua

Deialdi bakoitzean, 25 plaza daude, eta izena emateko hurrenkera berean emango dira.

Kredituen aitortza

Oinarrizko eta espezializazioko irakasgaien kredituak onartzeko aukera dago.

Horretarako, aurreko ikasketak eta egiaztatutako lan-esperientzia hartuko dira kontuan.

Kredituak onar diezazkioten eskatzeko, interesdunak eskaera egin behar du. Eskaerarekin batera, beharrezko agiriak eman beharko ditu: lan-bizitzaren dokumentua, ikasketa-espedientea, egindako ikasketen programa, enpresaren ziurtagiria...

Batzorde Akademikoak eskaerak aztertu eta bakoitzaren onarpen-maila zehaztuko du.

Oharra: Irakasgairen bat onartuz gero, interesdunak ez ditu irakasgai horri dagozkion kredituak ordaindu beharko.

Kolaboratzaileak/ babesleak

Egokitze-ikastaroetan, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak (COPITIG) eta Aragoiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak (COITIAR) laguntzen dute.

Prezioa

Matrikulak 4.400 €-ko prezioa du.

Ikasle ohien eta elkargoko kideen kasuan, 4.000 €-koa.

4.400 €