Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Informatika Segurtasuneko Masterra (Online)

Graduondoko programa bat da eta sareak, sistemak eta prozesuak erasoetatik babesteko trebetasunak lortuko dituzu, eta erabakitasunez jokatu ahal izango duzu segurtasunaren arloko edozein arazoren aurrean. Masterra bi urtetan egin ahal da.

Gaia
Informatika, Telekomunizio Sistemak eta Sistema Txertatuak
ECTS/orduak
1500 ordu
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Online

Helburuak

Informatika Segurtasuneko Masterraren helburua informazioaren segurtasunaren arloko metodologia, teknika eta tresnei buruzko prestakuntza ematea da, betiere, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesu berritzaile bat erabiliz.

Prestakuntza-programari esker, segurtasun-arloko arazo berrien aurrean proaktiboki jokatzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Hainbat erantzun alternatibo proposatzen eta emaitza posibleak aurreratzen ikasiko dute, eta horrenbestez, egungo segurtasun-mehatxuei ahalik erantzun eraginkorrena emango diote.

Ikastaroko edukiak eguneratuta daude, eta bat datoz aurrerapen teknologikorik berritzaile eta abangoardistenekin; alde batetik, joera berrienak erakusteko, eta beste batetik, informazioaren segurtasunaren arloari buruzko ikuspegi integrala lortzeko.

Horretarako, honako jarduera hauek landuko dira:

  • Segurtasun-arazoei erantzuten dieten tresnak eta teknologiak aukeratzea eta aplikatzea, informazioaren osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.
  • Segurtasun perimetralaren arloan eskura dauden konponbideen ezaugarriak ezagutzea eta ulertzea.
  • Erakunde baten segurtasun-politiketan segurtasun perimetraleko konponbideen bidez zer elementu ezar daitezkeen identifikatzea.
  • Konponbide kriptografikorik sendoenak ezagutzea eta ulertzea, eta haien erabileraren egokitasunari buruzko erabakiak argudiatzea.
  • Sareko komunikazioen segurtasun-konponbideak diseinatzea eta horien bidez erakunde baten segurtasun-politikak ezartzea, informazioaren osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.
  • Sareko komunikazioen segurtasun-konponbide horiek ezartzeko eta kudeatzeko gai izatea.
  • Sareen azpiegituren eta Interneten mehatxu informatiko eta ahulezia nagusiak zein diren jakitea.
  • Cloud inguruneetako mehatxu eta eraso nagusiak zein diren jakitea.
  • Softwarean edo sare-azpiegituretan ahuleziak hautemateko gai izatea.
  • Ahuleziak aztertzeko eta gertaerak ikuskatzeko tresna nagusiak zein diren jakitea.
  • Erakunde baten segurtasun-politiketan tresna horiek erabiliz zer elementu ikuska daitezkeen identifikatzea.
  • Segurtasun informatikoa ikuskatzeko prozesu bat diseinatzeko, ezartzeko eta exekutatzeko gai izatea.
  • Ikuskaritza informatikoko plan bat ebaluatzeko gai izatea.
  • Sistema eta sareetan gorabeherak hautemateko teknologiak erabiltzea.
  • Gorabeherak aztertzeko alderdi metodologikoak ezagutzea.
  • Segurtasun-gorabehera bat gertatzean erabaki egokiak hartzeko gai izatea.
  • Informatika-segurtasuneko gorabeherak hautemateko eta konpontzeko kontzeptu eta tresnak ingurune praktiko batean erabiltzea.
  • Hainbat esparru eta aplikaziotan software sendoa garatzeko teknikak zein diren jakitea.
  • Historian zeharreko kudeaketa-sistemak eta haiekin lotutako araudiak barneratzeko gai izatea.
  • Informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema bat ezartzeko prozesua ulertzea.
  • Ezbehar bat gertatu ondoren berreskuratzeko metodologiak bereganatzeko gai izatea.
  • Arrisku-azterketak zer diren ulertzea eta metodologia bat edo beste bat aukeratzeko irizpideak izatea.
  • Datu pertsonalen babesaren arloko legedia (Datuak babesteko Lege Organikoa) eta beste lege batzuk –hala nola, Jabetza intelektualaren Legea, eta Informazioaren gizarteko zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren Legea– ulertzea.
  • Kontingentzia-plan bat zergatik zehaztu behar den ulertzea.
  • Erakundean informatika-sistemen plan bat ezartzeko gai izatea.
  • Indarrean dauden legeak erakundean aplikatzea, bete daitezen.
  • Erakundearentzat garrantzitsuak diren segurtasun-politikak sortzea eta modu praktikoan erabiltzea.
  • Sistema informatikoen segurtasun fisikoan eragina izan dezaketen mehatxuak identifikatzea.
  • CPDetan segurtasun fisikoko arriskuak txikitzeko zer teknologia erabil daitezkeen jakitea.
  • Sistema informatikoen erabilgarritasuna handitzeko aukera ematen duten sistemak eta teknologiak identifikatzea.
  • Segurtasun-kopiak egiteko teknologiak zein diren jakitea eta haiek bereiztea.
  • Segurtasun-mekanismo egokiak aukeratzea, sistema informatikoak segurtasun fisikoko gorabeheretatik babesteko.

Nori zuzendua

Master hau informatikaren eta telekomunikazioen arloko profesionalentzat da, bai eta sareen eta konputazioaren arlotik hurbileko espezialitateak dituzten Ingeniaritzako eta Zientzietako tituludunentzat ere.

Hain zuzen ere, hiru pertsona mota hauek dira programaren xede:

  • Profil teknikoa edo zientifikoa duten enpresako profesionalak eta arlo horietan espezializatu nahi duten zuzendariak.
  • Beren ezagutzak zabaldu eta gaitasun berriak lortu nahi dituzten segurtasun-aholkulariak.
  • Langabezian dauden eta beren lanbide-profila berrorientatu edo bultzatu nahi duten pertsonak.

Egitaraua

Prestakuntza-programak 15 modulu ditu, eta gainera, proiektua.

EDUKIAK:

Modulua

Gaia

ECTS

Masterreko orduak

1

Sareen oinarriak

3

75

2

C eta Python programazioen oinarriak

2

50

3

Arkitekturaren eta sistema eragileen oinarriak

2

50

4

Kriptografia

3

75

5

Segurtasuna nodo eta sareetan

3

75

6

Nortasunen autentifikazioa eta kudeaketa

3

75

7

Segurtasun perimetrala

3

75

8

Softwarearen segurtasuna

3

75

9

Segurtasun informatikoaren ikuskaritza

3

75

10

Segurtasuna sarean

2

50

11

Sare eta zerbitzuen monitorizazioa

2

50

12

Segurtasun-gorabeherak

4

100

13

Segurtasun fisikoa

2

50

14

Segurtasunaren araudiak, estandarrak eta alderdi legalak

3

75

15

Segurtasun-proiektuen kudeaketa

2

50

16

Master-bukaerako proiektua

20

500

 

GUZTIRA:

60

1500

Metodologia

Informatika Segurtasuneko Masterra egiteko, Mondragon Unibertsitatearen online plataforma erabiliko da.

Ikastaroak 15 modulu ditu, eta master-bukaerako proiektua. Modulu bakoitzak zenbait gai ditu. Gai bakoitzak osagai hauek ditu: ikasteko edukiak, ikasteko ariketak (ebaluatuko ez direnak) eta azken ariketa bat, ikasleak ebaluatzeko balioko duena. Gai bakoitzaren ordu kopuruak gutxi gorabehera adierazten du gaia behar bezala amaitzeko ikasleek zenbat denbora eman beharko duten. Gai bakoitzeko azken ariketa tutoreak adierazitako eguna baino lehen eman beharko da.

Gai bakoitzean, ikasleek tutore baten laguntza izango dute. Tutoreak ikasleak gidatu eta haien parte-hartzea sustatuko du, gaia lantzen duten bitartean. Halaber, tutorea gaiaren edukien arduraduna da, eta ikasleen zalantzak argitu eta gai bakoitzaren amaierako ariketa ebaluatu behar du.

Tutorearen eta ikasleen arteko komunikaziorako zenbait metodo daude:

  • Albisteak eta oharrak: tutoreek jakinarazpenak egiteko foroa.
  • Zalantzak eta eztabaida orokorra: ikasleek beren zalantzen eta iritzien berri emateko foroa.
  • Posta elektronikoa.
  • Telefonoa, bideokonferentzia (skype, webex, ikasgela birtuala...): tutorearekin hitzordua adostu behar da aldez aurretik.

Programaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak proiektu pertsonal bat egingo du. Ikasleek tutorearekin adostu beharko dituzte euren proiektuen gaiak. Proiektuak ikastaroan landutako arlo bat edo gehiago jorratuko ditu, eta ikaslearen enpresan aplikatu ahal izango dute. Proiektua egiteko, 500 orduko arduraldia beharko da; gutxi gorabehera, 2 hilabete, egunero 8 ordu emanez gero.

Prozesu honetan, parte-hartzaileek tutoreen laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua izango dute. Tutoreak unibertsitateko irakasleak dira.

Irakasleak

Mondragon Unibertsitateko irakasleek ematen dute Informatika Segurtasuneko Masterra. Irakasle horiek esperientzia dute Goi Eskola Politeknikoan, Segurtasunean Aditu Ikastaroan, eta enpresa eta erakundeei segurtasunaren arloko zerbitzuak eta I+Gko proiektuak egiten. Hona hemen irakasleak:

  • Urko Zurutuza
  • Iñaki Arenaza
  • Jesús Lizarraga
  • Miguel Fernández Arrieta
  • Iñaki Garitano
  • Iñaki Vélez de Mendizabal
  • Mikel Iturbe
  • Itziar Pérez
  • Carlos Gómez
  • Dani Reguera

Onarpen baldintzak eta prozesua

Graduondoko titulua denez eta profesionalei zuzenduta dagoenez, masterraren titulua lortzeko, beharrezkoa da erdi- edo goi-mailako unibertsitate-titulua izatea. Baldintza hori betetzen ez dutenek masterra egin izana egiaztatzen duen diploma jasoko dute.

Masterra bi urtetan egin ahal da.

Kredituen aitortza

Mondragon Unibertsitateko Segurtasun Informatikoan aditu-titulua dutenei 5., 7., 9., 11. eta 13. moduluak baliozkotuko zaizkie; alegia, 13 ECTS kreditu.

Irteerako profila

Informatika Segurtasuneko Masterra amaitzean, ikasleek zenbait esparrutan gara dezakete euren lan-jarduera. Hona adibide batzuk:

  • Sistema informatikoen zuzendaria
  • Informatika-segurtasuneko zuzendaria
  • Informatika-proiektuen zuzendaria
  • Segurtasun sistemen integratzailea
  • Segurtasun-teknikaria
  • Segurtasun-aholkularia
  • Segurtasun-auditorea
  • Sare eta sistemen administratzailea
  • Softwarearen garatzailea

Prezioa

Matrikula motaPrezioa
Matrikula estandarar 5.800€
MUkideentzako matrikula 5.200€
Langabeentzako matrikula 5.200€
Segurtasunari buruzko ikastaro aurreratuaren osagarriak 5.200€
Segurtasunean aditu-ikastaroaren osagarriak 4.800€
5.800 €