Ikastaroa Ikaskuntza-Komunitate Profesionalak

Lankidetzan eta komunitatean «ikasten ikasi» nahi duzu? Online bidezko ikastaro honetan, ikaskuntza sozializatuaren eta sareko ikaskuntzaren arloan trebatuko zara.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
50 ORDU
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Online

Helburuak

  • Ikaskuntza-komunitateen antolakuntza eraldatzeko gakoak eta aukerak ezagutzea.
  • Ikaskuntza-komunitateen ezaugarrietan eta halakoak sortzeko eta garatzeko beharrezkoak diren baldintzetan sakontzea.
  • Ikaskuntza-komunitateetan lanetik eratorritako trebetasunak praktikatzea, hala nola lidergo horizontala eta sormen kolektiboa.

Nori zuzendua

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH), Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako irakasleak.
  • Enpresa-erakundeetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako ikaskuntza-prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren arduradunak eta langile teknikoak.
  • Ikaskuntza-komunitateekin loturiko proiektuak aktibatzeaz arduratzen diren eragile kulturalak eta gizarte-hezitzaileak.

Egitaraua

Lankidetzan eta komunitatean «ikasten ikasi» nahi duzu?

Ikaskuntza-komunitateen kontzeptua ikaskuntza sozializatuaren eta sareko ikaskuntzaren ardatza da, esku-hartze eraldatzaile bat planteatzen duen heinean.

XXI. menderako funtsezko trebetasunen garapena

Komunitate bizi eta dinamiko bat ikaskuntza-esparru bat izango da beti; eginez ikasteko eta praktikaren gainean hausnartzeko aukera ematen du, eta, horretaz gainera, baita praktikaren bitartez funtsezko zenbait trebetasun eskuratzekoa ere, hala nola lidergo horizontala, sormen kolektiboa, eta balio eta praktika partekatuen lanketa.

Zentro eta erakundeetako berrikuntza

Aldi berean, ikaskuntza-komunitateak ardatz dira berrikuntza sustatu nahi duten erakundeetan; izan ere, komunitate batean, ikaskuntzaren helburua ez da soilik «gauzak hobeki egitea», baizik eta hobetzea, berritzea edo eraldatzea oztopatzen duten marko mental eta kulturalak sakonki birplanteatzea.

Egutegia

2020ko abenduaren 1etik 19ra (biok barne).

Abenduaren 18an eta 19an web mintegiak egingo dira.

Irakasleak

Fernando Trujillo, Ingeles Filologian doktorea eta Granadako Unibertsitateko irakaslea. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko unibertsitate-irakasle titularra. Eskolak ematen ditu Ceutako Hezkuntza, Ekonomia eta Teknologia fakultatean (Granadako Unibertsitatea). Conecta13n lardaskan eta hazten aritzen da. Hezkuntzan eta hizkuntza-irakaskuntzan aditua da. Alde guztietatik ikasten du. Ahal duen tokian irakurtzen eta idazten du. Uzten dioten tokian hitz egiten du. Atsegin du entzutea. Fernando Trujillo Sáez du izena.

David Álvarez, Matematikan lizentziatua Granadako Unibertsitatean eta e-Learning-en aditua Sevillako Unibertsitatean. Bigarren Hezkuntzako irakaslea izana da (Matematika eta Teknologia), baita Andaluziako Alfabetizazio Digitaleko eta IKTen «aulae» Akreditazioko Programaren koordinatzaile pedagogikoa, eta Fernando de los Ríos Partzuergoko (Andaluziako Junta) Talentu Kudeaketaren eta Prestakuntzaren Arloaren burua ere. Conecta 13ren bazkide sortzaileetako bat da, eta e-aprendizaje.es blogaren egilea (lehen saria eskuratu zuen Edublogs-en Espiral Sarien VII. edizioan, hezkuntzari buruzko gogoeten inguruko blogen kategorian).

-----

Web mintegia

Irailaren 15ean, hitzaldi bat eskaini genuen, Lit-en programazio irekiaren barnean. Zehazki, Fernando Trujillo hezkuntza-berrikuntzako adituak ikaskuntza-komunitateen potentzialaz jardun zuen, eta, horrekin loturik, baita arazo konplexuei heltzeko eta erantzun bat emateko praktikaz eta kidetasunaz ere. Hitzaldi hura ikastaro honetako edukien sarrera bat besterik ez zen izan :-)

https://youtu.be/E--6a1oML2g

Matrikula

Matrikula

Bidali izena emateko eskaera-orri hau helbide honetara: 

Harremanetarako pertsona:

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20

Izena emateko epea: 2020ko azaroaren 27a (ostirala)

Finantziazio iturriak

  • FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.
  • Mondragon Unibersitateko Alumni elkarteko kideek %10eko beherapena izango dute.

Kolaboratzaileak/ babesleak

TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.

Logo Teamlabs

 

 

Prezioa

250 €

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20