Hezkuntzan beste gradu bat edo beste aipamen bat

Irakasle ikasketetan graduatuak direnentzat, bigarren Gradu bat edo bigarren espezialitate bat online ikasteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin.

Gaia
Hezkuntza
Tokia
Eskoriatza
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Online

Helburuak

Eskaintzea Irakasle ikasketetan Graduatuak direnentzat, Hezkuntzako bigarren Gradu edo bigarren espezialitate bat egiteko aukera online modalitatean.

Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitate horretan,  derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak eta praktikak.

Nori zuzendua

Irakasle Ikasketetan Graduatuei.

Egitaraua

  • 2.Gradua: iraila - ekaina
  • 2.Aipamena: urtarrila - ekaina

Metodologia

  • Eredu berritzailea.
  • Pertsona ardatz.
  • Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
  • Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.

Egutegia

Saio presentzialak materiako irakasleekin, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (Eskoriatzako campusean) izango dira bi astetik behin, astearte edo ostegunetan, arratsaldeko 18:30etatik 21:00etara.

Entzumena eta Mintzaira* aipamenaren kasuan, astero, nahitaezko aurrez aurreko saioak Eskoriatzako campuesan izango dira, ostiral arratsaldez  (17:00etatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00retatik 13:00etara).

*COVID-19aren ondorioz sortutako egoeran aurreikusitako plangintza eraman da aurrera eta adituen tailerrak osotasunean garatu dira.

Matrikula

Inskripziorako epea 2019ko abenduaren 16tik 2020ko uztailaren 6ra izango da. Ez-ohiko epea 2020ko uztailaren 7tik irailaren 4ra.

Izen ematea

Hau da hautatze prozesuan sartzeko nahitaez atxiki beharreko dokumentazioa:

  • Graduko titulua eta ikasketen espediente akademikoa.
  • Hizkuntzen-maila egiaztatzen duten agiriak (euskara C1 eta ingelesa B1).

Dokumentazioa atxikitzeko azken eguna: 2020ko uztailaren 6a. Dokumentazioa inskripzioa egin den aplikazioan atxiki behar da. (ez ohiko epea: irailaren 4a).

Onartuen jakinarazpena: uztailaren 9an egingo da. (ez ohiko epea: irailaren 7a)

Matrikula datak: uztailak 15-16 (ez ohiko epea: irailak 9).

Koordinazioa

Ainara Imaz

Onarpen baldintzak eta prozesua

Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:

Euskara-maila: C1

C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Ingeles- maila: B1

B1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (Orden ECI/3857/2007; Orden ECI/3854/2007).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?

Euskara

  • EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2)
  • HUHEZIn diplomatura eginda edukitzea
  • Diplomatura HUHEZIn egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera

Dekretuaren erreferentzia.

Ingelesa

  • HUHEZIn diplomatura eginda edukitzea
  • PET, FIRST edo goragoko egiaztagiria


Aginduen erreferentzia.

Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).

Dekretuaren erreferentzia.

Materiak edo ikasgaiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. multzoetako kurtsoetan ingelesez materia bat dago.
  • Haur Hezkuntzako 1. multzoko kurtsoan ingelesez 2 materia daude, eta 3. multzoko kurtsoan, bat.
  • Atzerriko Hizkuntzako ibilbideko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

Ibilbideak

  • Haur Hezkuntza gradua
    • Haur Hezkuntza
    • Atzerriko Hizkuntza
  • Lehen Hezkuntza gradua
    • Lehen Hezkuntza
    • Atzerriko Hizkuntza
    • Hezkuntza Berezia
    • Heziketa Fisikoa
    • Entzumena eta Mintzaira. BERRIA! (aurrez aurrekoa)

Prezioa

2020-21 ikasturterako prezioak:

  • Sarrera kuota: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  90 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa kuotatan ordainduko da.

Informazio gehiago

Jone Rodriguez

Emaila:

Telefonoa: 600 03 49 46