Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan Unibertsitate Masterra (Ekomu)

Hezkuntza munduan eleaniztasunari eta kulturartekotasunari modu integral batean erantzungo dioten profesionalak gaitu nahi ditugu.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
60 ECTS
Iraupena
Bat edo bi urte
Hizkuntzak
Euskara eta gaztelania
Modalitatea
Online

Helburuak

  • Eleaniztasunari eta kulturartekotasunari loturiko hainbat hezkuntza esparru kudeatzeko gai diren profesionalak trebatzea.
  • Hizkuntza gutxituen testuinguruan, bigarren edota hirugarren hizkuntzan, kulturartekotasunean eta abar, ikasleen hezkuntza premia integralei erantzuten dakiten profesionalak trebatzea.
  • Testuinguru kulturarteko eta eleaniztunetan arazoak identifikatzeko gai diren ikertzaileak formatzea.
  • Gizarte aldakorrera egokitzeko eta berau eraldatzeko gai diren profesional gogoetatsuak, sortzaileak eta konprometituak formatzea.

Nori zuzendua

Master hau zuzenduta dago gradua bukatu berri duten ikasleei edota hezkuntza unibertsoan aritzen diren eragileei: irakasleak, formatzaileen formatzaileak, hezitzaileak…

Eta konkretuki, espezialista izan nahi dutenei eleaniztasuna eta kulturartekotasuren esparruan.

Egitaraua

Metodologia

Erabiltzen den metodologia %100 online da, Moodle plataformaren bidez.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren antolamendua gure hezkuntza-eredu propioaren irizpideen arabera gorpuztuko da.

Ikaskuntza esanguratsua sustatuko da, aurretiko esperientziekin eta errealitate profesionalarekin ikaskuntzen izaniko loturaren bitartez. Ikaskuntza autonomoa eta ikaslearen erantzukizuna bultzatuko dira eta taldean lan egiteko tresnak eta eszenatikoak erraztuko zaizkio ikasleari. Hortaz gain, teoria eta praktika profesionalen arteko lotura egingo da.

Ikaslea izango da ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak zuzendu edota bideratutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.

Metodologiak honako alderdiak bilduko ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida, eta proiektuan oinarritutako bestelako metodologiak.

Egutegia

2018ko urriaren 1etik 2019ko uztailera

Irakasleak

  • Idurre Alonso
  • Nekane Arratibel
  • Amelia Barquin
  • Agurtzane Bikuña
  • Txema Egaña
  • Andoni Eizagirre
  • Eneritz Garro
  • Monika Madinabeitia
  • Karmele Perez
  • Pili Sagasta
  • Ane Urizar

Matrikula

Inskripzio epea:

  • Ohiko epea: 2017/12/01etik 2018/06/22ra.
  • Ezohiko epea: 2018/07/02tik 2018/09/05era.

Matrikulazio epea:

  • Ohiko epea: 2018/07/16tik 2018/07/19ra
  • Ezohiko epea: 2018/07/23tik 2018/09/10era.

Eman izena hemen Informazio saioetan. 

Koordinazioa

Pilar Sagasta

Ate irekiak

Eskoriatzako campusean

  • 2018ko apirilaren 18ean, asteazkena, 18:00etan.
  • 2018ko ekainaren 14an, osteguna, 18:00etan.

Kolaboratzaileak/ babesleak

  • Ignasi Vila
  • Amaia Sesma
  • Iñaki Biain

Prezioa

Masterraren prezio osoa 2018-2019 ikasturterako: 6.780 €  

Hiru kuotatan banatuko da ordainketa: matrikula egiterakoan, urtarrilean eta martxoan

Informazio gehiago